Itzuli

Ondare historiko-kulturalari lurraldeko garapen proiektuen bitartez bultzada ematearen aldeko apustua egin du Geroa Baik

Ana Ansa parlamentariak Kultura eta Lurralde Antolamendu sailen arteko lan sistema koordinatu bat proposatu du ondarea garapen ekonomiko eta sozialaren motor bihurtzeko

    Ana Ansa Ana Ansa

    Geroa Baik ondare historiko-kulturalari lurraldearen garapen proiektuen bitartez bultzada emateko apustua egin du. Ana Ansa koalizioko parlamentariak azpimarratu duenez, “ondare historiko-arkeologikoa berreskuratzea kultura politika ororen helburu garrantzitsua da, eta herri bakoitzeko eta toki bakoitzeko garapen ekonomiko eta sozialaren motor bihurtu daiteke”.

    Ansak ekimen bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, Foru Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuaren eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuaren arteko lan sistema sinergiko eta koordinatu bat ezartzea proposatuz, ondare historiko-kulturalaren mantentzea beste lurralde garapenerako proiektuekin uztartuko dituen garapen proiektu integralak bultzatzeko helburuarekin.

    Geroa Baiko parlamentariak nabarmendu duenez, “Nafarroako ondare aberatsari merezi duen garrantzia ematea eta lurralde garapenerako proiektu estrategikoekin lotzea, aztarnategi, museo eta beste abar berreskuratu eta mantentzeko lanak sendotu ditzake, eta, bestaldetik, turismoarentzako motor bilakatu daiteke, eskualdean beste motatako jarduerak sustatuz, populazioa finkatuz eta despopulazioa ekidinez”.

    Ansaren aburuz gainera, “ondare historiko-arkeologikoaren berreskurapenak eta bultzadak gizartean beste eragin nabarmenak ditu ere, zalantzarik gabe tokiko nortasuna eta komunitate kidetza sentimendua sortzen laguntzen baitu eta hortaz atxikimendua sortzen du eta pertsonek jaio diren tokiarekin edo bizi diren tokiarekin dituzten lotura emozionalak sendotzen ditu ere”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko