Ongizate estatuaren defentsan PSOE-ren koherentzia eza aurpegiratu dio Barkosek
Geroa Baiko senatariak formakuntza honi gogorarazi dio 2011 urtean Konstituzioaren 135. artikuluaren erreforman erantzukizuna duela, horrekin aurrekontuek zerbitzu publikoekin behar duten konpromisoa babesgabe utzi zutelarik
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Alderdi Sozialistaren jarrera kritikatu du gaur ongizate estatuaren defentsari dagokionez, bere iritziz formakuntza honek bere ezezkoa mantentzen baitu zerbitzu publikoak sendotzeko funtsezkoak diren lege erreformen aurrean, hala nola Aurrekontuen Egonkortasun Legearena edo Konstituzioaren 135 artikuluarena.
Ongizate Estatuaren babesari buruz Talde Sozialistak aurkeztutako mozio baten eztabaidan, gai honi heltzeko sozialistek aukeratu duten unea zalantzan jarri du Barkosek, gogoraraziz duela bi aste eskas Aurrekontuen Egonkortasun Legea erreformatzeko proposamen baten aurka bozkatu zutela, nahiz eta horren bitartez udalek haien diru-kutxa soberakinak erabiltzeko aukera edukiko lukete haien zerbitzu publikoak sendotu ahal izateko eta ongizate estatua bera ere sendotzeko. “Ez da koherentea gaur alor publikoa sendotzeari buruz hitz egitea, hori ahalbidetzen duten tresnak blokeatzen diren bitartean”, kritikatu du.
Halaber, Barkosek gogorarazi du Konstituzioaren 135 artikuluaren erreforma leheneratzeko Geroa Baik aurkeztutako ekimen baten aurka egin zuela ere PSOEk, artikulu horren egungo idazketak, gastu sozialaren aurretik zorraren ordaintzea lehenesten duen arren. Zentzu honetan, foru senatariak azpimarratu duenez, “Alderdi Sozialistak 2012ko Aurrekontuen Egonkortasun Legea sustatu ez zuen arren, 2011ko Konstituzioaren erreformaren erantzule zuzena izan zen, eta hori bai dela zuen erantzukizuna”.
Testuinguru honetan, atzo Gobernuko presidenteak egindako adierazpenak aipatu ditu Barkosek, azpimarratuz autonomia erkidegoei 300.000 milioi euro baino gehiago eman zaizkien arren, egoitzetan oraindik plazak falta direla eta itxarote zerrendek gora egiten jarraitzen dutela. Honi dagokionez, Geroa Baiko senatariak ziurtatu du “ez duela zentzurik haien ekintza ahalmena murrizturik dutenak seinalatzea, Estatuak berak hartutako erabakien ondorioz heldu baita haien egoera”.
“Eta ez du zentzurik enplegu publikoa modu indiskriminatuan ez hazteko legea aldatzea ahalbidetu zuenak, gaur Autonomia Erkidegoak seinalatzea osasungintza publikoan itxarote zerrendek gora egiten dutelako”, gaineratu du.
Ildo berean, Barkosek nabarmendu du funtsezko zerbitzu publikoen pribatizazioa, hala nola osasungintza edo adinekoen arreta, erabaki ideologikoei erantzuten diela, baina ohartarazi du “ongizate estatuaren desmantelatzeari ireki zitzaion atea, Konstituzioaren 135 artikuluaren erreformarekin izan zela”.
Horregatik guztiagatik, foru senatariak balizko lege erreformetan aurrera egitera premiatu du, Aurrekontuen Egonkortasun eta Finantzen Jasangarritasunerako 2/2012 Legearen aldaketarekin hasiz. “Konstituzioa aldatzeko gaur gehiengorik ez badago, gure esku dauden lege erreformetan aurrera egin dezagun”, defendatu du.
Azkenik, atzo Sánchez presidenteak, Estatu osoan aldiriko trenetan, distantzia ertainekoetan eta estatuko sareko autobusetan bidaiatzeko garraio abonu bakarraren inguruan iragarritakoari erreparatu dio. “Mota honetako neurriek, tren bidezko garraioa baldintza egokietan funtzionatzen duen tokietan bakarrik sendotzen dute ongizate estatua, eta hori ez da Nafarroaren kasua, bertan altxaturik bidaiatzeko txartelak saltzen jarraitzen baitira distantzia ertaineko trenetan; ongizate estatuarengan ere eragina duen egoera bat”, salatu du.
Uxue Barkos