Oposizioetarako aurreikusirik zeuden bi milioi euro baino gehiago bere osotasunean laguntzarako irakasleak kontratatzeko erabiltzea proposatu du Geroa Baik
Solanak ziurtatu duenez “egoerak eskatzen duen mailan egon beharra dugu, errefortzua, laguntza eta aniztasunari arreta emanez, desabantailak eta distantziak berdintzeko, orekatzeko eta murrizteko"
Oposizioetarako aurreikusirik zeuden bi milioi euro baino gehiago bere osotasunean laguntzarako irakasleak kontratatzeko erabiltzearen alde egin du Geroa Baik. María Solana koalizioaren Hezkuntza bozeramaile eta foru parlamentariak azpimarratu duenez, “ikasturte hau ekainean amaituko da; hiruhileko honen ebaluaketa egingo da eta ikasle gehienek gaindituko dute. Irakasleek ere froga gogorra gainduko dute ere, nota onekin gainera. Eta irailean, dena ongi badoa, ikasturte berria hasiko da. Orduan egon beharko dugu egoerak eskatzen duen mailan: errefortzua, laguntza eta aniztasunari arreta emanez desabantailak eta distantziak berdintzeko, orekatzeko eta murrizteko; ezin dugu huts egin”.
Solanak azaldu duenez, “zoritxarrez aurtengo ekainean burutuko ez diren oposizioetako epaimahaietan erabiltzeko aurreikusten ziren 2 milioi euro baino gehiago, bere osotasunean helburu honetarako erabiltzea proposatzen dugu Geroa Bain, datorren ikasturtearen hasieran aniztasunari arreta sendotzeko eta behar bereziak dituzten ikasleei laguntza emateko, ikasgelen bikoizketak eginez, ikasgeletako ikasle ratioa murriztuz, behar adina profesional kontratatuz”.
Konpetentzia osoa
Bestalde, Hezkuntza alorreko konpetentziak jardutearen garrantzia azpimarratu du Geroa Baik, “eta horretarako proaktiboak izaten eta Ministerioaren atzetik joan gabe erabakiak hartuz”. Solanaren aburuz, “Ministerioaren Agindua ezagutu ez bitartean Hezkuntza Departamentuak jarraibideak ematen ezin duela jarraitu dioen bitartean, Geroa Baik hori posible dela defendatzen dugu; Nafarroak bere eskumenen baitan dagoena egin dezake eta hala egin behar du, irakasleei, zentroei eta Nafarroa osoko ikasleen familiei orientabideak emateko Ministerioaren zain egon gabe”.
“Nafarroak konpetentzia osoa du aurrera jarraitzeko, inolako Ministerioaren Aginduren zain egoteko beharrik gabe. Nafarroan Hezkuntzaren erabaki guztiak Ministerioaren iritzi eta erritmoen menpe jartzea ez da onargarria”, ziurtatu du koalizioaren Hezkuntza bozeramaileak.
Foru parlamentariak gainera gogorarazi duenez, “pasa den asteazkenean, zentroentzako jarraibideak lantzen zegoela jada iragarri zuen Hezkuntza Departamentuak, horiek guztiek datorren apirilaren 20an, astelehena, jarduerei distantziaz berriz ekiteko ezagutu ditzaten, baina jarraibide horiek oraindik ez dira bidali, horregatik irakasleei ziurtasunak eskaintzea eskatzen diogu, ziurgabetasunak eman ordez”.
María Solana