Oroimenaren zentroaren izena adosteko beharra elkarbanatzen du Geroa Baik Asironekin
Akordioaren negoziaketetan Geroa Baik egin zuen proposamena da hori baina gehiengoak ez zuen onartu
Erorien Monumentuan proiektatu den “Maravillas Lamberto” oroimenaren zentroaren izena aldatzeko proposamena elkarbanatzen du Geroa Baik, Joseba Asirón Iruñeko alkateak elkarrizketa batean planteatu duen modu berean. Koalizioak azpimarratu duenez, izendapen hau akordio politikoaren baitan sartzearen aurka azaldu zen Geroa Bai akordioaren negoziaketetan, eta orain Iruñeko alkateak berak agertu du izena aldatzeko prest dagoela. Geroa Baik beti adierazi du hobe zela hain sinbolikoa den izen bat lehen unetik ez erabiltzea eta proiektua landuagoa egongo den unean egin beharko dela zentroari izen zehatza jartzeko planteamendua.
Ildo honetan, Geroa Baik gogorarazi du beti egin duela Erorien Monumentuaren aferan aurrera egitearen alde, baina monumentu frankista honek behar duen adostasun sozial eta politikotik beti.