Itzuli

Osasun Departamentua premiatzen da Covid-19aren aurkako Txertatze Plana berrantola dezan

    Ana Ansa Ana Ansa

    Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin, Izquierda-Ezkerraren abstentzioarekin eta PSNren aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen baita “Txertatze Plana berrantola dezan eta aurkez dezan txertoen eskuratze-aldiei buruzko aurreikuspen berrietara doitutako eredu bat, hilabete batean”.

     

    Zioen azalpeneanGeroa Bai talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak britainiar aldaeraren “kutsakortasuna”, alarma-egoera iraungitzea eta eskura dauden dosiak areagotzea aipatzen ditu argudiotzat, egungo txertaketa-maparen konplexutasuna dela eta, immunizazio-abiadura handitzea lehenets dadin.

     

    Farmazia-konpainia batzuek “epeak bete ez” dituztela eta “herrialde jakin batzuen amarruak” mahai gainean jarri ostean, irizpide eraginkorrak eskatzen dira, izurritea kontrolatzeko eta Estatuko biztanleen % 70 abuztuaren amaierarako txertatua izan dadila lortzeko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko