Itzuli

Osasun Departamentuak Lizarrako barrutian 500.000 euro inbertitu ditu hobekuntzako eta ekipamenduko lanak egiteko

Beste jarduera batzuen artean, Garcia Orcoyen ospitaleko 6 gelaren berrikuntza sartzen da, bai eta Lodosa, Antzin, Viana eta Villatuertako osasun-zentroetako lanak ere

Osasun Departamentuak 518.000 euro bideratu ditu Lizarrako osasun-barrutiko hobekuntza eta ekipamenduko lanak egiteko laguntza espezializatuan (Garcia Orcoyen ospitala) nahiz Lehen Mailako Arretan, 2016ko azken lauhileko honetan.

Zehazki, Garcia Orcoyen ospitalean zenbait jarduera egiten ari dira, eta haien artean, sei gelaren erabateko berrikuntza nabarmendu behar da, zentroak dituen 95 gelak pixkanaka berritzeko dagoen planaren barnean (18 dagoeneko berritu dira). 118.000 euroko kostua duten obren barnean, bainugelak egokitzea sartzen da, eta ate gidaridunak jarriko dira erorikoren bat izanez gero segurtasun handiagoa izate aldera.

Gainera, 24.000 euro erabili dira ospitaleko lau sarbidetan ate automatikoak jartzeko, eta 8.000 euro aire sendagarria duen konpresore bat jartzeko. Beste obra batzuen bidez honako hauek berrituko dira: igogailu bat, gizakiek kontsumitzeko ura iragazteko instalazioa, geletan suteak detektatzeko sistema, larrialdiko argiak edo LED sistemako bonbillak jartzea.

Segurtasunari dagokionez, suteak itzaltzeko sistema bat ezarriko da sukaldeko eta kafetegiko ke-kanpaietan, ainguraketak eta segurtasun-sokak Larrialdietako aparkalekuko babes-terraza eta -barandetan.

Lehen Mailako Arretan, urte amaierara arte barrutiko osasun-zentro batzuetan hobekuntzak egitea aurreikusten da; Antzinen, teilatua eta kanpoko arotzeria berrituko dira eta argietan LED sistema jarriko; Vianan, gasolio-galdararen ordez gas-galdara jarriko da; Villatuertan kontsultako geletatik gotelea kenduko da eta klimatizazio-sisteman bat instalatuko.

Gainera, guztira 30.362 euro bideratu dira askotariko ekipamendu teknikoa erosteko: pantailadun frontofokometroa eta optotipoa Oftalmologiarako; gorputzaren konposizioko aztertzailea Endokrinologiarako; eskumuturreko pultsioxometroa Neumologiarako; Bio Feed Back ekipo bat (pelbis-zorua) Errehabilitaziorako; parametro anitzeko monitorea bat eta bideolaringoskopio bat Larrialdietarako, eta elektrokardiografo eramangarri bat Larrialdien Zerbitzu Normalerako.

Izena eman gure buletina jasotzeko