Osasun egoera, Brexita eta Gobernu zentralarekin burutu gabeak dauden gaiei buruz galdetuko du Geroa Baik kontrol saioan
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoko prentsaurrekoan Uxue Barkosek azpimarratu duenez, urtea erronka garrantzitsuekin hasi da eta Geroa Baik Gobernu kontrolerako Parlamentuko hurrengo saioan galdera moduan helaraziko ditu horiek. Modu honetan, COVID krisialdiaren osasun uneari buruzko informazio zorrotza eskatuko du, bai eta Brexitaren aurreko egoerari buruzko galdera egingo du ere Nafarroan bere ezarpenak dakartzan ondorioak ezagutzeko, eta Gobernu zentralarekin burutu gabeak dauden gaien egoerari buruzko interesa agertu du ere (trafiko konpetentzia, espetxeetako osasungintza, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera, helegiteak jarritako legeak, hitzarmen ekonomikoa...).
Bestalde, eta kazetarien galderei erantzunez, Barkosek txertaketa erritmoa aipatu du ere, bai eta tokiko maparen balizko erreforma ere.
Uxue Barkos