Itzuli

”Osasun mentala eta egoera sozialak”

Eztabaida foroa

    Geroa Baiko Osasungintza Taldeak Buruko Osasunean adituak diren pertsona ugarirekin mahai-ingurua antolatu du datorren urtarrilaren 19an, 19:00etan Iruñeko Tres Reyes Hotelean.

    ‘Buruko Osasuna eta gizarte baldintzak’ izenburupean, gure gizartean lehen mailako arazoa den hau analizatzea du helburu eta psikologoak, psikiatrak, gizarte langileak, erizainak eta gai hauetan Nafarroan inplikaturik dauden elkarteak arituko dira.

    Egungo gizartean gero eta agerikoagoa da ondoez eta sufrimendu psikosozialek duten garrantzia, edozein adin eta baldintzatako pertsonengan eragina dutelarik horiek. Aldi berean, bere arrazoien artean, horietako askotan eta hein handi batean, bizi baldintzak eta eragin sozialak daudela frogatzen da.

    Horregatik, botere publikoak pertsona hauen, haien familien eta profesionalen eskaera eta beharrizanei erantzuna ematera beharturik daude; modu horretan, egungo arreta sistemen gabeziak analizatu ondoren, antzemandako beharrizanekin koherenteak diren hobekuntza proposamenak eta erantzunak eskaini beharko dituzte.

    Helburu hauekin, datorren urtarrilaren 19an Iruñeko Tres Reyes Hotelean, 19:00etan, eztabaidarako foro ireki eta parte hartzailea izango dugu ondoko hizlariekin:

    Mikel Valverde Eizaguirre. Psikologo klinikoa.

    Goyo Armañanzas Ros. Psikiatra.

    Laura Odériz Mendioroz. Gizarte langilea. Buruko Osasun Zentroa.

    Aitziber Yárnoz Lusarreta. ANASAPS Elkartea.

    Eva Roncero Quiñones. MEJORANA Elkartea.

    Foroak, Geroa Baiko Osasungintza lan taldeak sustatua, Esther Cremaes Mayorga erizaina eta psikologoa edukiko du moderatzaile lanetan.

    Eztabaidaren formatua irekia eta hizlarien eta entzuleen artean parte hartzailea izango da. Foroak proposatzailea izateko helburua du, horregatik konponbideak ematean eta planteatzean jarriko da arreta. Sarrera irekia izango da tokiak bete arte. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko