Osasun Sistema Publikoa sendotzeko neurriei ekiteko unea dela nabarmendu du Uxue Barkosek
Koalizioak mozio bat defendatuko du ostegun honetan, Lehen Mailako Arretara bereziki bideraturiko neurriekin
Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren, pandemia dela eta Nafarroan ezarritako murrizketen amaierari erreparatu dio Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak, eta zentzu honetan azaldu du Osasun Sistema Publikoaren erreformari ekiteko neurriak ezartzeko unea dela, “gaur egun saturaturik baitago, bereziki Lehen Mailako Arretan”. Zentzu honetan, Geroa Baik datorren osteguneko Parlamentuko osoko bilkuran defendatuko duen mozioa aipatu du, bertan proposamen ugari egingo direlarik, hots neurri zehatzen plan bat, horietako batzuk talka-neurriak eta beste batzuk epe ertainera proposatuak.
Halaber, Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen erreformari buruz Ogasun departamentuaren azken proposamena aipatu du ere. Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, departamentutik egindako hausnarketarako proposamenak “negoziaketarako denbora” behar du. “Ogasun departamentutik proposatu den hausnarketa positiboa da, baina 67. artikuluaren erreforma deuseztatzea inoiz baino beharrezkoagoa egiten du horrek”, ziurtatu du.
Gaztela eta Leoneko hauteskundeen inguruko galderei erantzunez, Barkosek azpimarratu du “ultraeskuinaren aurrerakadak, posible den tokietan gehiengo aurrerakoiak finkatzea beharrezkoa egiten duela, egonkortasunaren inguruan beti”.
Uxue Barkos