Itzuli

Oskar Oca Pérezek (Geroa Bai) Tafallako udaleko zinegotzi kargua hartu du

Koalizioak ongietorria eman dio eta Tafallaren alde lan egiteko borondatea eskertu dio zinegotzi berriari

    Oskar Oca Pérezek modu ofizialean hartu du zinegotzi akta Tafallako Udalean, Amaia Jaurrieta ordezkatuz.

    Ocak Tafallaren aurrerapenaren alde eta bertako bizilagunen ongizatearen alde lan egiteko agertu duen jarrera eskertu nahi izan dio Geroa Baik. Zinegotzi berriak Industria eta Hiri Segurtasun zinegotzigoak hartuko ditu bere gain.

    “Gure hiriaren garapena mesedetuko duten politikak sustatzeko konpromiso tinkoarekin hartzen dut nire zinegotzi lana, bertakoentzako eta bisitarientzako Tafalla atseginago eta erakargarriago bat eraikitzen lagunduko duen gizarte inklusioa mesedetzeko helburuarekin”, azpimarratu du zinegotzi berriak. Halaber, “menpekotasun energetikoa murrizteko helburuarekin lan egiteko” bere apustua agertu du ere, “energia garbi eta jasangarriak sortzeko sistemak ezarriz”.

    Oska Ocak 51 urte ditu eta 15 urte eman ditu informatikari moduan lanean, 10 urte industria alorrean, eta gaur egun 7 urte daramatza langile autonomo moduan, gizarte zerbitzuetan espezializaturik. Tafallako kirol eta gizarte esparruei oso loturik dago, duela hiru hamarkadatatik hirian saskibaloi entrenatzailea delarik, Tafallako Kirol Patronatuko kide izan da ere une ezberdinetan, bai eta Nafarroako Saskibaloi Federazioko Asanbladako kidea ere.

    Koalizioak gogorarazi duenez, “Oskar Ocaren esperientzia profesionalak eta kirolaren bitartez eta gizarte zerbitzuetan egindako lanaren bitartez komunitatean duen inplikazioak, herritarren beharrizanen ikuspegi hurbila eta errealista eskaintzen dizkiote”.

    Izendapen honekin, Tafallarentzako gizarte eredu plural, ireki, elebidun, jasangarri, aurrerakoi, sozial eta solidario bat sustatuko duten politikak lantzen jarraitzeko bere konpromisoa berresten du Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko