Itzuli

Pablo Azcona: “Duela 10 urte hasitako eraldaketak jarraitu beharra du”

Geroa Baiko bozeramaileak gogorarazi duenez, aldaketaren Gobernuak bipartidismoaren markoa gainditzea ahalbidetu zuen

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Koalizioaren bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Geroa Bairen papera aldarrikatu du, 2015ean Nafarroan aldaketa politikoa ahalbidetu zuten “gehiengo aurrerakoi eta pluralak eraikitzeko eta finkatzeko nahitaezkoa izan den aktore politikoa izan baita”. Eraldaketa horrek, adierazi duenez, “jarraitu beharra du, aurrera egiten jarraitu behar du”.

     

    Horrela, Azconak gogorarazi du “aldaketa sakona, eraldatzailea eta iraunkorra” izan zela, eta gainera “bipartidismoaren markoa gainditzea ahalbidetu zuela, aurretik inoiz lortu ez zena”. Aldi berean gogorarazi duenez, “sinesgarritasunez gobernatu zuen Gobernua izan zen hura, sozialki konprometiturik” eta gaineratu du beharrezkoa dela izpiritu horri berriro ere heltzea Nafarroak aurrean dituen erronkei begirada “ausart, barneratzaile eta eraldatzailearekin” aurre egiteko.

     

    Zentzu honetan, erabaki horien adibide gisa, NUPen Medikuntza Graduko lehen promozioa aipatu du Azconak, gaur errealitate bat baita “lan sutsua egin ondoren” eta, pasa den asteburuan, azken azterketak burutu zituzten. Modu honetan, “ikasleak zoriontzeaz gain, gizarte moduan zoriondu nahi gara lorpen honengatik”, azpimarratu du.

     

    Bestalde, ostegun honetako Parlamentuko Osko bilkurara koalizioak eramango dituen ekimenak azaldu ditu Pablo Azconak. Gaurkotasun handiko galdera bat, Jose Mari Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari zuzendua, despopulazioaren aurkako borrokarako proposamenak jasotzen dituen Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak aurkeztu duen dokumentuaren aurrean bere Departamentuak zein balorapen egiten duen jakiteko.

     

    Gainera, beste bi galdera planteatuko dira: bata, Mikel Irujo Industria eta Enpresen Eraldaketa Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua; bestea atzerritartasun araudi berria indarrean sartu ondoren Nafarroako Gobernuak planteatuko dituen neurriei buruzkoa.

     

    Amaitzeko, Geroa Baiko bozeramaileak “Gazako herritarrak babesten dituen nazioarteko legezkotasuna betetzera” premiatu du beste behin, izan ere “harrigarria eta lotsagarria da nazioarteko Komunitatetik genozidio hau onartzea”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko