Itzuli

Pablo Azcona: “Elkarrizketa prozesua irekirik dugu eta lanaren errenta ertain-txikien eta autonomoen zergen eztabaidarako konpromisoak lortu ditugu”

Geroa Baiko bozeramaileak modu positiboan baloratu ditu Zerga Neurrien Lege Proiektuan jasotako neurriak

    Pablo Azcona Pablo Azcona
    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan Zerga Neurrien Lege proiektuari erreparatu dio, legea gaur Nafarroako Parlamentura iritsi ondoren. Azconak azaldu duenez lege proiektuan “220 milioi euroko eragina duten neurriak jasotzen dira”. Geroa Bairekin adostutako neurriak direla azpimarratu du, hala nola mutualistekin zerikusia dutenak, gutxieneko pentsioen osagarria, lehen sektorearengan eragina dutenak, bai eta mugikortasun elektrikoarekin eta etxebizitzarekin harremana dutenak ere. 
    Halaber, lanaren errenta ertain-txikien eta autonomoen beharrizanei fiskalitateak erantzuna eman behar diela azpimarratu du Azconak. Geroa Baiko bozeramailearen arabera, “fiskalitaterik gabe ez dago politika birbanatzailerik ez eta ongizate estaturik ere”, eta nabarmendu duenez, “eztabaida geldi ez uzteko konpromisoak hartu ditugu gure kideekin, bertan gehiago sakontzeko alegia, eta gainera, 2025eko urtarrilaren 1ean atzeraeraginezko izaerarekin egiteko aukera dagoela uste dugu eta horretan ari gara lanean”.
    Horrela, Pablo Azconak berretsi duenez, “zerga neurriak, etorkizunerako eztabaidatu eta onartuko ditugunak, lanaren errenta ertain-txikien eta autonomoen beharrizanei erantzun beharko diete”. “Elkarrizketa prozesua irekirik dugu eta neurri mota hauek analizatzen jarraitzeko benetako konpromisoak lortu ditugu”, nabarmendu du. 
    Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu duenez, “gure Komunitateko langile askok urte askotan zehar oinarrizko produktuen salneurrien gorakadari egin diote aurre, energiaren salneurriaren gorabeherei edota etxebizitza edo hipoteka lortzeko zailtasunei, eta aurre egiten jarraituko beharko diote ziurrenik”, horregatik, “adostu beharko ditugun zerga neurriak behar dituzte”, azpimarratu du. 
    Bestalde, Azconak Komunitatearen Egoerari buruzko Debatea aipatu nahi izan du Azconak, ostegun honetan hasiko baita Foru Ganberan. Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “azken hilabeteetan egindako bidea analizatzeko unea da, bai eta etorkizuneko erronkak planifikatzekoa ere, hartutako konpromisoen balorazioa egiteko, bai bete ditugunena bai eta bete gabe daudenena”. “Ebazpen proposamenak egingo ditugu ere, jada harturik ditugun konpromisoetan eta oraindik burutu gabe ditugun erronketan ere aurrera egiteko”, esan du, aldi berean nabarmenduz “hori modu lasaian egiteak eskatzen duen egonkortasun instituzionala” dagoela, bai eta “etorkizunerako neurrien gaineko hausnarketa egiteko ere”.
    Geroa Baiko parlamentu taldera Javi Olloren iritsiera aipatu nahi izan du ere Geroa Baiko bozeramaileak. Koalizioaren izenean ongietorria eman dio Azconak Ollori, eta udal mundua oso ongi ezagutzen duela nabarmendu du ere, hori hain garrantzitsua izanik Nafarroaren lurralde-orekarako. Gainera, Altsasu bezalako hain Udal garrantzitsu baten kudeaketan frogatu duen trebetasuna nabarmendu du ere. 
    Tanta hotzaren ondorio trajikoak direla eta, kaltetutako pertsonei laguntza eskaintzea eta kaltetutako guneak berreskuratzearen beharra azpimarratu ditu Geroa Baiko eledunak. Halaber, Valentzia aldean lanean aritu diren eta bere lankidetza eskaini duten nafar boluntarioek burututako lana eskertu du Azconak. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko