Itzuli

Pablo Azcona: “Energia berriztagarrien aldeko apustua tinkoa eta agerikoa da”

Geroa Baiko bozeramailearen arabera energia iturririk merkeena eta garbiena dira eta horiek zalantzan jartzea gure industria sarearen flotazio mailaren aurka doa

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Geroa Baik datorren osteguneko osoko bilkuran defendatuko duen mozioa azaldu du, horren bitartez “zentral nuklearren itxiera egutegia mantentzea eskatuz, bai eta Nafarroak energia berriztagarrietan oinarrituriko energia mix bat ezartzeko lanean jarraitzea eta Nafarroak eta Estatuak plan eta estrategiak ezar ditzan, trantsizio energetikoa irizpide sozialetan zuzena izatea bermatzeko”.

     

    Azconak azaldu duenez, beharrezkoa den mozioa da hau eskuinak itzalaldia aprobetxatzeko saiakerak ikusita gainera, zentral nuklearren bizitza luzatzea eskatzen ari baitute. Zentzu honetan azaldu duenez, Geroa Baik positiboan eraikitako eztabaida bat proposatzen du “subiranotasun energetikoan aurrera egiteko eta energia garbi, berde eta jasangarri baterantz trantsizioa egiteko, jasangarria irizpide sozialetan, ingurumenari dagozkionetan eta Europan lehiakor izanez gainera”.

     

    Geroa Baiko eledunak azpimarratu duenez, “energia berriztagarrien aldeko apustua tinkoa eta agerikoa da”, eta nabarmendu du “energia iturririk merkeena eta garbiena direla eta gure subiranotasun energetikoa lortzeko gaitasuna dutena”. “Horiek zalantzan jartzea gure industria sarearen flotazio mailaren aurka doa”, ohartarazi du.

     

    Bestalde, Gazan bizi den egoera aipatu nahi izan du ere Azconak. Nafar gizartea pasa den larunbatean berriro ere Palestinako herriaren alde agertu zela gogorarazi du, genozidioa salatuz. Zentzu honetan azpimarratu duenez, “Gazako herritarrak babesten dituen nazioarteko zuzenbidea betetzera premiatzen dugu beste behin Geroa Baitik”. “Harrigarria eta lotsagarria da” nazioarteko komunitatetik gertatzen ari dena onartzea, salatu du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko