Pablo Azcona eta Mayte Espinosa, A29ko hauteskundeetarako Kongresurako eta Senaturako zerrendaburuak
Azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan koalizioa ordezkatuko duten hautagaiak onartu ditu Geroa Baik. Pablo Azcona Diputatuen Kongresurako zerrendaburua izango da, eta Mayte Espinosa Senaturako lehen hautagaia izango da.
Kongresurako hautagaitza hurrenkera honetan osatuko da; Pablo Azcona, María Basarte, Javier Ollo, Aitana Duque eta Alfredo Agós. Bere aldetik, Senatuko zerrendan Mayte Espinosa, Raúl Ayala eta Anika Luján doaz.
Pablo Azcona, Kongresurako hautagaia
Pablo Azconak 2007an hasi zuen bere jarduera politikoa Lodosako zinegotzi moduan LOIU formakuntzaren baitan, 2011ra arte jardunez, orduan udalerriko alkate izendatu zutelarik, 2021 urtera arte jardundako erantzukizuna.
Halaber, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko presidente izan zen 2015 eta 2019 urte bitartez. Ondoren, Geroa Bairen foru parlamentaria izan da 2019 eta 2023 bitartean eta, 2023 urtetik hona, Nafarroako Parlamentuan koalizioaren eledun moduan jarduten du. Alor profesionalean, nekazaritzako elikagaien industriako enpresa bateko langilea da, eszedentzian gaur egun.
Mayte Espinosa, Senaturako hautagaia
Mayte Espinosa Buñueleko alkate izan da bi legealditan: 2019 eta 2023 bitartean, eta 2025 urteaz geroztik.
Zuzendaritza karguen formakuntzara, aholkularitzara eta bideratze profesionalera loturik dago bere ibilbide profesionala. Enpresen Administrazio eta Kudeaketa goi gradua du, Pertsonen Kudeaketarako graduondo bat eta Bartzelonako EADA Business School-en Marketin espezializazio bat ere. Gaur egun Gizain Fundazioan duen lanpostutik eszedentzian dago.
Hautagaitza hauekin, Nafarroaren interesak Madrilen defendatzeko bere konpromisoa berresten du Geroa Baik, bai eta Gorte Nagusietan ordezkaritza aurrerakoi, eraikitzaile eta proposatzaile bat edukitzeko nahia ere, Nafarroako herritarren beharrizanekin konpromisoa duen ordezkaritza bat.