Itzuli

Pablo Azcona: “Euskarak presentzia sozial handiagoa izateko lan egin behar dugu erakundeek, horrela nahi duenak, esparru guztietan erabili ahal izateko aukerak sortuz”

    Pablo Azcona Pablo Azcona
    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, haste honetan abian jarri den Euskaraldiaren laugarren edizioa aipatu nahi izan du. Zentzu honetan azaldu duenez, “euskararen erabilera soziala areagotzea bilatzen duen ekimen hau baloratzen dugu”. “Euskarak presentzia sozial handiagoa izateko lan egin behar dugu erakundeek, horrela nahi duenak, esparru sozial guztietan erabili ahal izateko”, azpimarratu du Azconak. Zentzu honetan azaldu duenez, Geroa Baik bi ekimen auerkeztu ditu, alde batetik adierazpen instituzional bat, EH Bildu eta Contigo Zurekin taldeekin batera aurkeztua, eta gaurkotasun handiko galdera bat, Nafarroako Gobernuak, kasu honetan Ana Ollok, Euskaraldia ekimenaren inguruan egiten duen balorazioa zein den ezagutzeko.
    Bestalde, datorren osteguneko kontrol saioari dagozkion gainontzeko galderak azaldu ditu Geroa Baiko bozeramaileak eta “Administrazioaren plantilla organikoa eta Merezimenduen balorazioa aldatzen dituzten Foru Dekretuen onarpenak dakarren bultzada” modu positiboan baloratzen dutela azaldu du ere. Horrela, koalizioak Ana Ollo lehendakariordeari galdera egingo dio neurri hauen inguruko bere balorazioa ezagutzeko eta Nafarroako herritarrei zein onura ekarriko dien azal dezan ere. 
    Azconak azaldu duenez, beste ekimen bloke batek sektore ekonomikoarekin zer ikusia du: zehazki energia eta industriarekin. Horrela, Geroa Baik Industria kontseilariari egingo dio galdera Estatu Batuetako muga-zergek Nafarroako industria eta ekonomiarengan izan dezaketen eragina zer nolakoa den azal dezan eta, beste alde batetik, Europarekin interkonexio elektrikoari buruz galdetuko dio ere Irujori, pasa den apirilaren 28ko itzalaldiaren ondoren. Zentzu honetan, Azconak azpimarratu duenez, “energia garbi, berriztagarri eta Industriarentzako lehiakor baten aldeko apustua aldarrikatzen du Geroa Baik”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko