Pablo Azcona: “Gardentasuna lortzeko eta gertaturikoa argitzeko edozein neurri babestuko du Geroa Baik”
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan irmotasunez gaitzetsi ditu ustezko ustelkeria kasuak, PSOEko buruzagietan erdiratu den trama alegia.
Horrela, Azconak azpimarratu du Geroa Baitik gardentasun erreala defendatzen dutela, inplikaturiko administraritza guztiak hartuz eta gertaturikoa argitzera bideratua.
Halaber, Nafarroari zuzenduriko eta funtsik ez duten intsinuazioetan oinarritzen diren desgaste kanpainak gaitzetsi ditu Azconak. Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu du UCOren txostenetik irakur dezakegun informazioak, orain arte ezagutu dugunak alegia, ez diola Nafarroan burututako obra publikoen irregulartasunei erreferentzia bakar bat ere egiten, Estatuko beste autonomia erkidegoetan ez bezala, horietan jarduera zehatzak azpimarratzen baitira.
Gardentasuna lortzeko eta gertaturikoa argitzeko edozein neurriri Geroa Baik bere babesa emango diola berretsi du bozeramaileak, zorroztasunez jarduteko beharra azpimarratuz.
Nafarroako Parlamentuan Ikerketa Batzorde bat sortzea tramitatzearen alde bozkatu du Geroa Baik, eta gogorarazi du informazio gehiago eskuratzeko neurriak hartzen ari direla jada; poliziaren ikerketa bat badagoela eta, ezagutu denez, badago informazio gehiago mahaigaineratzeko. “Horregatik, gardentasun gehiago lortzeko lagundu dezakeen neurri orok, beharrezkoa den zorroztasunarekin beti, Geroa Bairen babesa jasoko du”.
“Legezkotasunarekin, etika publikoarekin eta garbitasun instituzionalarekin gure konpromisoa tinkoa da”, amaitu du adieraziz Azconak.
Pablo Azcona