Itzuli

Pablo Azcona: “Geroa Bain argi dugu zenbat eta autogobernu gehiago eta subiranotasun gehiago eduki, are eta erantzun hobeak izango ditugula herritarrentzako”

    Pablo Azcona Pablo Azcona
     

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baireeledunak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak datorren osteguneko osoko bilkuran defendatuko duen autogobernuari buruzko mozioa aurkeztu du. Azconakazpimarratu duenez, “Geroa Bairentzako gure autogobernuan eta subiranotasunean aurrera egitea lehentasun politikoa da”. “Autogobernua Nafarroaren aurrerapenaren eta gure zerbitzu publikoen kalitatearen gakoetako bat izan da, azken urteetan aurrera egin dugu, bai, baina oraindik burutu gabeko eskumenak daude eta bide horretan aurrera egin behar dugu”, gaineratu du.

    Horregatik guztiagatik, parlamentuko eledunak adierazi duenez “Geroa Baitik konpromiso argi bat berretsi nahi dugu: gure autogobernua anbizioz garatzen jarraitu”. Horretarako, “Geroa Baik proposamen bat aurkeztu du, horren bitartez Nafarroako Parlamentuak konpromiso hori berretsi dezan eta, gainera, txosten bat landu dadila ere, bertan modu argian adieraziz zein eskumen dauden eskualdatu gabe, zein egoeratan dauden eta zein den horiek burutzeko ibilbide-orria”, azaldu du. “Geroa Bainargi dugu zenbat eta autogobernu gehiago eta subiranotasun gehiago eduki, are eta erantzun hobeak edukiko ditugula herritarrentzako”, nabarmendu du Azconak. 

    Bestalde, asteazken honetan ondorio proposamenak eztabaidatuko dituen ikerketa batzordea aipatu nahi izan du Geroa Baiko bozeramaileak. Azconak berretsi du Geroa Baik “zorroztasunez eta aurretik ezarritako edo interespeko inolako errelatorik elikatu gabe” egin duela lan batzorde honetan, “batzordearen baitan ezagutu ditugun gertakarien analisira mugatuz, bai eta batzordearen beraren xedera mugatuz ere”. Belateko lanei dagokienez koalizioak zuhurtzia berezia agertzen duela azpimarratu du ere. Azconak azaldu du Geroa Baik beste parlamentu taldeekin ondorio eta gomendio sorta bat elkarbanatu duela, administraritzaren aldetik gardentasuna sendotzeko eta obra eta kontratazio publikoen kontrolerako.

    Izena eman gure buletina jasotzeko