Itzuli

Pablo Azcona: Transferentzia Batzarraren Nafarroako ordezkaritzak egindako bileraren balorazio positiboa egiten dugu, Nafarroak Trafikoaren eskumena jarduteko helburuan pauso bat gehiago ematen baita

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Gerooa Baik datorren osteguneko Osoko Bilkurara eramango duen mozio bat aurkeztu du Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak. Bardeetako Tiro eremuaren desegitea eskatzen du koalizioak. Azconak azaldu duenez, “Geroa Bain bakezaleak gara eta, denboraldi honetan guztian zehar frogaturik geratu den moduan, Nafarroako gizartea ere halakoa da”. Horregatik, Azconak azpimarratu duenez “tiro eremuaren desegitea eskatzen dugu, Bardeak helburu militaristekin erabiltzeari uztea beharrezkoa dela uste dugulako”. Gainera, Geroa Baik Bardeetako Komunitatearekin eta entitate onuradunekin elkarlanean aritzearen alde egiten duela azaldu du ere, horrela instalazio militar hauei alternatiba jasangarri bat eskaintzeko, eta ikuspuntu sozialetik, ingurumenarenetik eta ekonomiaren ikuspuntutik eginez gainera.

    Bestalde, Transferentzia Batzarraren Nafarroako ordezkaritzak egindako bilera aipatu du Geroa Baiko bozeramaileak, Foru Komunitateak errepideen zaintza eta kontrol lanak eta isunen kudeaketa esklusiban jarduteko akordioa babestu baitu Batzarrak gaur goizean. Azconak bileraren balorazio positiboa egin du eta Trafiko eskumena Amejoramenduan jasotzen den eskumen propioa dela Geroa Baik beti esan duela gogorarazi du ere, hortaz, Nafarroak inoiz lapurtu behar ez zitzaion eskumen bat berriro ere jardun behar duela. Halaber, Foruaren Hobekuntzan jasotako eskumen guztiak eskuratzeko Geroa Bairen apustua gogorarazi du eta kritiko azaldu da foruzaleak direla eta eskubide historikoak defendatzen dituztela dioten alderdiekin, aldi berean Trafiko eskumena berreskuratzearen aurka daudelako, PP eta Vox alderdiei erreferentzia eginez. 

    Azkenik, Klima Aldaketari buruzko Hiritarren Asanbladak bere lehen saioak egiten hasi izana baloratu du Azconak. Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu duenez berri ona da, deliberazio prozesu honek nafar herritarrei beraiei hausnartzea eta proposamenak egitea ahalbidetuko baitie, Foru Komunitateak esparru honetan aurre egin behar dizkien erronka nagusiei zuzenean helduz. Halaber, Trantsizio Energetikoaren Nafarroako Agentzia sortzeko parlamentuko tramitearen garrantzia azpimarratu du, gure subiranotasun energetikorako funtsezko tresna izango baita organismo hau. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko