Itzuli

Pablo Azcona: “Hamar urte beteko dira Nafarroan hizkuntza politikei bira eman genienetik, eta une ona da aurrerapausoak eta erronkak baloratzeko”

Geroa Baiko bozeramaileak baloratu duenez, Ana Ollo buru duen departamentuak eta Euskarabideak burututako politika ausart, koherente eta etengabeen 10 urte izan dira

    Pablo Azcona Pablo Azcona
    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan esan duenez, koalizioak hizkuntza politikari buruzko politika orokorreko interpelazio bat aurkeztu du. Azconak azpimarratu duenez, “10 urte bete dira hizkuntza politikei bira eman genienetik, horregatik une egokia da hau aurrerapausoak eta aurrean ditugun erronkak baloratzeko”. “Ana Ollo buru duen departamentuak eta Euskarabideak burututako politika ausart, koherente eta etengabeen 10 urte izan dira, eta horiek izan behar dute Foru Exekutiboan gailentzen jarraitu behar duten baloreak”. Horrela, aurrea pausoak ematen jarraitu beharra dagoela azpimarratu du eta Geroa Baik “euskararen aldeko itun politiko eta sozial bat bilatzeko” lanean arituko dela aurreratu du.  
    Geroa Baiko eledunak gainera azaldu duenez, ostegunean Chivite Lehendakariari galdera egingo dio Gobernuari kontrol saioan, 2025-2029 bosturtekoaren oinarri-urtearen eguneraketarako Nafarroako Gobernuak zein epe eta ekintza aurreikusten dituen ezagutzeko helburuarekin. Era berean iragarri duenez, Geroa Baik Fernando Domínguez Osasun kontseilariari galdera egingo dio ere etxeko ospitaleratzean ingresaturik dauden gaixoei zuzenduriko telemedikuntza proiektu berria azal dezan, eta beste galdera bat gehiago egingo dio José Mari Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari, Europar Batasunak eta Mercosur-ek aurki egingo duten akordio komertzialari buruz.
    Azkenik, Azconak Geroa Bairen oniritzia agertu du aste honetan bertan fiskalitatearen mahaiari berriro helduko zaiolako. Geroa Baik mahai horri begira dituen paramentroak zeintzuk diren gogorarazi du bozeramaileak: klase ertainek, errenta ertain eta txikiek haien erosahalmena nola txikitu den ikusi dute eta autonomoek ez dute belaunaldi arteko txandaketarik edo haien dirusarrerak mantentzeko sufritu behar dute. Geroa Bai bilera horretara izpiritu eraikitzailearekin joango dela iragarri du Azconak. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko