Pablo Azcona: “Ibilgailu elektrikorantz trantsizioaren buru dago Nafarroa eta Tximista programak ildo horretan aurrera egiten du”
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak hurrengo osoko bilkuran defendatuko duen mozioa aurkeztu du, haurtzaroaren eta nerabezaroaren arreta eta babesari buruzkoa, koalizioarentzako lehentasun politikoa baita hori. Azconak gogorarazi du Foru Legea onartu zenean, Geroa Baik alor honetan aurrekontuaren lehentasuna blindatzeko 5 artikulua sartu zuela. Horregatik, Geroa Bairen bozeramaileak mozio bat aurkeztu du Gobernuak kuantifikatu dezan zenbat bideratzen ari den Aurrekontuetan haurrei eta nerabeei eragiten dieten politiketan, bai eta legeak ezartzen duena betetzen ari garen azter dezan ere.
Bestalde, ibilgailu elektrikoentzako laguntza programak aipatu ditu Azconak, eta ‘Tximista’ programaren garrantzia azpimarratu du, ibilgailu elektrikoarentzako eta birkarga azpiegiturentzako Nafarroak landutako laguntza ildo berria alegia. Geroa Bairen bozeramaileak azpimarratu duenez, “programa honen balorazio oso positiboa egiten dugu, ibilgailu elektrikoa Nafarroarentzako eta bere industriarentzako gai estrategikoa baita”. Azconaren aburuz, Nafarroak ibilgailu elektrikorantz trantsizioaren buru egon da eta mota honetako neurriekin ildo honetan aurrera egiten jarraitzen da.
Bestalde, Azconak deitoratu du Vox-en abstentzioa dela eta, Kirolean LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunari buruz beste formakuntzekin batera izenpetu duen adierazpen instituzionala ez dela aurrera atera.
Pablo Azcona