Pablo Azcona: Ikerketa batzordeak erabateko gardentasuna, kontu ematea eta kontrol demokratikoa eduki behar ditu bere jardunean
Blanca Regúlez Geroa Baiko parlamentaria izango da ikerketa batzordearen mahaiko Idazkaritza
Ostegun honetan eratu da Nafarroako Parlamentuan azken lau legealdietan zehar burututako obra publikoen lizitazio eta esleipenak analizatuko dituen Ikerketa Batzordea. Blanca Regúlez Geroa Baiko parlamentaria izango da mahaiko Idazkaria.
Saioaren ondoren, Geroa Baiko bozeramaileak komunikabideei eskainitako adierazpenetan esan duenez, ikerketa batzordea norabide zuzenean ematen ari den pauso bat gehiago da, edozein zalantza argitzeko helburu argiarekin eta herritarrek euren erakundeetan eduki behar duten konfiantza sendotzeko.
Azconaren arabera, batzorde honek erabateko gardentasuna, kontu ematea eta kontrol demokratikoa eduki beharko ditu bere jardunean, eta zorroztasuna funtsezkoa dela azpimarratu du ere, horrela bakarrik berreskuratuko baitugu erakundeekiko erabateko konfiantza.
Halaber, Geroa Bain gardentasunarekin, legezkotasunarekin, etika publikoarekin, gobernu egokiarekin eta garbitasun zein erantzukizun instituzionalarekin konpromiso politiko argia dutela nabarmendu du. Era berean, koalizioak ustelkeriarekin zero tolerantzia duela berretsi du ere.
Pablo Azcona