Itzuli

Pablo Azcona: “Ikerketa batzordearen sorrera norabide egokian dagoen aurrerapausoa da eta gardentasunaren aldeko erabateko apustua da, bai eta herritarrek erakundeetan eduki behar duten konfiantza berreskuratzeko ere”

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan azaldu du esleipen publikoei buruzko ikerketa batzordea sortzera tramitera onartu dela, Geroa Baik PSN, EH Bildu eta Contigo Zurekin taldeekin batera bultzatutako ekimena alegia. Ikerketa batzordearen sorrera hurrengo osoko bilkuran eztabaidatuko da, Belateko tunelei buruzko ikerketa batzordea eratzeko beste bi eskaerarekin batera. 

    Azconak azpimarratu duenez, ikerketa batzorde hau sortzera bultzatu duena zera izan da, “egungo egoeraren aurrean zorroztasunez, gardentasunez eta ustelkeriaren aurrean arduraz jokatzeko beharra”. Gaineratu duenez, Ikerketa Batzorde hau sortzeko eskakizuna “norabide zuzenean ematen den beste aurrerapauso bat da, edozein zalantza argitzeko helburuarekin” eta azpimarratu du “gardentasunaren aldeko erabateko apustua dela, bai eta herritarrek erakunde demokratikoetan konfiantza berreskuratzeko Geroa Bairen proposamena ere”. 

    Bestalde, Nafarroako Gobernuari egingo zaion hurrengo kontrol saioan Geroa Baik Chivite presidenteari gaurkotasun handiko galdera zuzenduko diola azaldu du, UCOren txostenean agertzen diren enpresei esleituriko proiektuei buruz Nafarroako Gobernuak Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoari eta kanpoko auditoreei eskatu dizkien auditoretzen emaitzak noiz egongo diren eskuragarri azal dezan. 

    Beste gaien artean, Geroa Baiko bozeramaileak “Ekialde Hurbilean gertatzen ari den igoaldi belizista” gaitzetsi egin du. Azconak gogorarazi duenez, “denbora luzea daramagu Ekialde Hurbilean bake justu eta iraunkorra eskatzen eta behin eta berriro salatu dugu Israelek, Estatu Batuen oniritziarekin, Gazan egiten ari duen genozidioa”. “Azken orduetan ikusi dugu nola Donald Trumpek zioen Iranen erregimen aldaketa beharrezkoa zela, praktikan estatu kolpe bati buruz hitz egitea dena alegia”, ziurtatu du. Horregatik guztiagatik, nazioarteko komunitateak nazioarteko zuzenbidea eta akordioak bermatu ditzan eskatu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko