Pablo Azcona: “Indarraren logikaren aurrean, giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea defendatzen ditugu”
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, gogorarazi du Geroa Baik beti defendatu duela Foruzaingoa polizia integrala izatea, eskumen osoekin. Horregatik, ziurtatu du “Sadar estadioaren segurtasuna esklusiban bere gain hartzea” defendatzen dutela koaliziotik. Azconak azaldu duenez, “duela egun gutxi ikusi genituen irudiek frogatzen dute Polizia Nazionalak jardunbide neurrigabea eta gehiegizkoa eduki zuela”, eta gaineratu du Geroa Baik ez duela inondik inora Gobernuaren Ordezkaritzaren jarrera elkarbanatzen, jardunbide horiek egokiak eta neurrizkoak zirela esan baitzuen. Horrela, Geroa Baik mozio bat defendatuko du hurrengo Osoko bilkuran, Foruzaingoak Sadar futbol zelaiko segurtasuna bere gain har dezan, Programa Akordioaren negoziazioan jada koalizioak planteatu zuen moduan.
Bestalde, Azconak Geroa Bairen kezka agertu du Amerikako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka egindako erasoaren aurrean, Libano bezalako beste herrialdeetara ere hedatzen ari dela ohartaraziz. “Gure jarrera argia da: gerren aurka eta nazioarteko zuzenbidearen alde gaude gatazkak konpontzeko marko moduan”, azpimarratu du Geroa Bairen bozeramaileak, aldi berean gaineratuz “aldeanitzeko bideak eta NBEaren papera alde batera uzteak ezegonkortasun gehiago eta herritar zibilentzako sufrimendu gehiago sortzen duela bakarrik”. “Indarraren logikaren aurrean, giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea defendatzen ditugu”, ziurtatu du.
M8 dela eta, Emakumearen Nazioarteko Eguna alegia, Geroa Bairen bozeramaileak deitoratu egin du Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak adierazpen bat onartu ezin izana, Voxek aurka bozkatu baitu. Azconak ziurtatu duenez, “Geroa Bain, beti egin izan dugun moduan, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin gure konpromisoa berresten dugu, eta M8 dela eta Nafarroako udalerri ezberdinetan egingo diren ekitaldietan parte hartzera deitu nahi dugu”. “Egungoa bezalako une batean, zeharo finkaturik zeudela uste genituen funtsezko eskubide eta askatasunak zalantzan nola jartzen diren ikusten ari garenean, beharrezkoa da lortutakoa aldarrikatzen jarraitzea, berdintasun alorreko politikak, azken urte hauetan guztietan lortu diren aurrerapausoak”, nabarmendu du.
Eta 23F dokumentuen desklasifikazioari dagokionez, Pablo Azconak “aurrerapauso positibo” moduan baloratu du, “baina ez da nahikoa Konstituzioaren aurrekoa den Sekretu Ofizialen Legea indarrean dirauen bitartean, horrek, hamarkadetan zehar, informazio garrantzitsua jendartearen azterketa ariketatik kanpo mantentzea ahalbidetzen baitu”. Geroa Bairen bozeramaileak defendatu duenez, “demokrazia heldu batek ezin ditu gune ilun iraunkorrak eduki, eta horregatik ez da nahikoa dokumentu hauek plazaratzea bakarrik: lege markoaren erreforma beharrezkoa da ere, Geroa Baik urte luzez eskatu duen moduan”. “Memoria ezin da partziala izan, integrala izan behar du”, ziurtatu du. Horregatik, adierazi duenez “beharrezkoa da guztia desklasifikatzea, Nafarroaren harremana duena baita ere: hots Jurramendi 76 jazoeren inguruan oraindik dagoen isiltasuna, San Fermin 78ko gertakari larriak edo Mikel Zabalzaren kasua”.
Pablo Azcona