Itzuli

Pablo Azcona: “Mahai fiskala irekita dago eta UPNk orain dakarrena baino proposamen sendoago eta landuagoa ekarriko dugu”

    Pablo Azcona Pablo Azcona
    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak osoko bilkuran defendatuko dituen bi ekimenak azaldu ditu. Alde batetik, zentral nuklearren itxiera egutegiari jarraitzea eskatzeko ekimena azpimarratu du. 
    Azconak azaldu duenez, “Geroa Baik denbora luzea darama Europaren subiranotasunean aurrera egitearen beharra defendatzen, eta hori lortzeko gakoetako bat subiranotasun energetikoa da”. Eta zentzu honetan nabarmendu duenez, “energia garbi, berde eta jasangarri baterantz trantsizioa funtsezkoa da, Europarentzako arrazoi sozialengatik, ingurumenagatik eta lehiakortasunagatik”. Halaber, “trantsizio energetikoa irizpide sozialetan zuzena izan dadin eta etorkizuneko belaunaldientzako Ongizate Estatua kolokan ez jartzea bermatzeko estrategiak ezartzea” eskatu du Geroa Baik. 
    Bestalde, Azconak azaldu duenez, Geroa Baik beste mozio bat izenpetu du ere EH Bildu eta Contigo Zurekin taldeekin batera Euskaraldia babesteko, horrekin “euskararen sustapen eta defentsarekin konpromisoa” sendotuz. 
    Beste gai batzuen artea, PFEZ aldatzeko UPNren proposamari Nafarroako Gobernuak emandako aurkako txostena aipatu nahi izan du Geroa Baiko bozeramaileak, eta zentzu honetan gogorarazi du “mahai fiskala irekita dagoela”, eta gaineratu duenez, “orain ekarritakoa baino proposamen sendoago eta landuagoa ekarriko dugunean, errenta hauei zuzendurikoa ere, UPNk babestea espero dugu”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko