Itzuli

Pablo Azcona: “Nafarroak gaitasun handiagoa behar du bere herritarrengan eragina duten gauzengan erabakitzeko, soldaten alorrean baita ere”

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatari buruzko lege proposamenari buruz mintzatu da. Azconak azaldu duenez, “Geroa Baitik beti defendatu dugu Nafarroak gaitasun handiagoa behar duela bere herritarrengan eragina duten gauzengan erabakitzeko, soldaten alorrean baita ere”. Autogobernua defendatu du “jendearen bizitza hobetzeko tresna moduan” eta Geroa Bairen proposamenak “Nafarroak gutxieneko soldata bat edukitzera atera irekitzen diola” azaldu du. Azconak Nafarroako Parlamentuko taldeei eskatu die “eztabaida honetan aurrera egitea” ahalbidetu dezatela, eta “koherentzia” eskatu die ere  “Nafarroaren autogobernua defendatzen duela diotenei”, UPNri adibidez. “Eta aurrerapen soziala azpimarratzen dutenei, PSN eta Contigo Zurekin taldeei adibidez, esaten diegu proposamen honek Nafarroako langileen baldintzak hobetzen lagundu dezakeela”, ziurtatu du.

    Bestalde, M8 ospakizuna aipatu nahi izan du ere, Geroa Baik modu aktiboan parte hartu zuelarik bertan. “Gizon eta emakumeen arteko berdintasun erreal baten alde” koalizioak duen konpromisoa berretsi du Azconak, “norabide horretan aurrera egitea ahalbidetzen duten politika publikoak bultzatuz”. “Bereziki, gaur inoiz baino gehiago, jada konkistatuak eta finkatuak zeudela uste genituen eskubide eta askatasunak zalantzan jartzen ari dituen olatu atzerakoiaren aurrean”, ziurtatu du.

    Beste gai batzuen artean, Geroa Bairen bozeramaileak Mahai eta Eledunen Batzarrean eztabaidatu diren adierazpen instituzionalak aipatu ditu. Lehena, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunari buruzkoa, Eledunen Batzarrak ez du onartu, bai ordea Mahaiak. Azconak iragarri du Geroa Baik data horretan egingo diren ekitaldietan parte hartuko duela, ohikoa den moduan, eta gogorarazi du koalizioa “aitzindaria izan dela bake, bizikidetza eta memoria politiketan”, horregatik, beste behin agertu du “biktima guztiekin duen konpromisoa eta horiei aitortza egitearen beharra eta horien guztien erreparazioa burutzeko beharra ere”.

    Halaber, Irango gerra dela eta aurkeztu den adierazpen instituzionala aipatu nahi izan du ere. Azconak azpimarratu duenez, “ikusten ari dugun eskalatze belikoak, Estatu Batuen gidaritzapean egiten ari den honek kezkatu egiten gaitu”. Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu duenez “garrantzitsua da arreta bi gairengan jartzea: lehenik, Europak amankomuneko jarrera hartzea nazioarteko zuzenbidearen eta giza eskubideen defentsan eta, beste alde batetik, posizio sendoa edukitzeko, Europak bere subiranotasun estrategikoa behar duela, baita ere segurtasunarekin harremana duten kontuetan, NATOren menpekotasuna ekiditeko, izan ere, uneotan, Trumpen politiken atzetik dabil erabat”

    Azkenik, errenta bermatuari butuz galdeturik, Azconak defendatu du Geroa Baik egungo eredua finkatzearen alde egiten duela, bai eta enplegu pizgarriak eta pertsonen akonpainamendua sartzeko lan egitearen alde ere. Eskubide murrizketa ekar dezakeen erreformarik ez du babestuko Geroa Baik, azaldu duenez.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko