Itzuli

Pablo Azcona: “Sistemak %100ean funtzionatzen duenean, bere alde dagoen egutegiarekin gainera, itxarote-zerrendak murrizteko Osasun departamentuaren neurriek funtzionatzen dutela esan nahi du”

Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu duenez “beste batzuentzat zama bat dena, herritarrentzako funtsezkoa den zerbitzu publiko bat kudeatzeko aukera da guretzat”

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Geroa Bairen parlamentuko bozeramaileak maiatzeko itxarote-zerrendei buruz hitz egin du. Azconaren arabera, “frogatu da sistemak %100ean funtzionatzen duenean, bere alde dagoen egutegi batekin gainera, Osasun Departamentuak ezartzen ari dituen neurriek funtzionatzen ari dutela”. Maiatzean: lehen kontsultarako itxarote-zerrendak 2.771 pertsona gutxiago du, ebakuntzarako itxarote-zerrendek ere behera egin dute. Azken 6 hilabeteetako zifrarik baxuenak dira.

    Azconak zuhurtzia eskatu du, uda data zaila izan ohi dela frogaturik baitago eta itxarote-zerrenden murrizketa epe luzeko gaia da. Osasun kontseilariaren eta bere taldearen lanaren garrantzia azpimarratu du Azconak, bai eta Osasunbideko profesionalena ere.

    Ildo honetan, Osasungintza Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak egindako txostena nabarmendu du Geroa Bairen bozeramaileak, osasun zerbitzuei dagokienez Nafarroa hoberen kokaturik dagoen erkidegoa dela esaten baita bertan. “Geroa Bain argi duguna zera da, beste batzuentzat zama dena, herritarrentzako funtsezkoa den zerbitzu publiko bat kudeatzeko aukera da guretzat”, ziurtatu du Azconak.

    Beste gai batzuen artean, Geroa Baiko bozeramaileak azaldu du hurrengo osoko bilkuran Gobernuari interpelazioa egingo diotela industria politika publikoen inguruan. Gogorarazi duenez, “Nafarroaren kasuan, industria BPGren %30 baino gehiago da, eta urteko lehen bost hilabeteetan 1.835 lanpostu sortu ditu sektorean, agroindustrian dinamismo handiarekin gainera”. “Sektorean zedarri garrantzitsuak ikusi ditugu gainera”, azpimarratu du, “inbertsioekin eta foru-interes deklarazioekin, Nafarroako industriak hazkunde eta eraldaketa positiboko une batean dagoela frogatuz”.

    Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, kontrol saioan Gobernuari zuzenduko dizkioten galderak aurkeztu ditu ere, lehen sektoreari buruzkoak izango direla argituz, eta zehazki, mahastizaintza eta ardogintza sektoreari buruz, bai eta Irulegiko eskua Nafarroako Museora eramateari buruz eta adinekoen egoitzen Nafarroako hitzarmenaren inguruko negoziazioaren gaur egungo egoerari buruz ere.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko