Itzuli

Pablo Azconak nabarmendu du zerga neurrien legearen inguruan akordio maila handia dagoela, baina akordioa ixteko lanean jarraitzen dute

Komunitatearen Egoerari buruzko Debateari begira, Geroa Baik esan du akordioen 11 urteen garrantzia azpimarratuko duela, baina Komunitate moduan aurre egin beharreko erronka eta arriskuak ahaztu gabe

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, lantzen jarraitzen duten zerga neurrien negoziazioa aipatu nahi izan du. Azconak nabarmendu duenez, akordio maila handia dago eta gogorarazi du Geroa Baik, mahai honen lanen hasieran, neurri garrantzitsua proposatu zuela, bai maila kuantitatiboan bai eta kualitatiboan ere, errenta ertain eta txikien PFEZa aldatzea alegia. Neurri honek, azpimarratu du, 300.000 zergadun baino gehiagorengan du eragina. Geroa Bairen bozeramaileak azpimarratu du Nafarroa aitzindaria izan dela gizarte maila zaurgarrienen babeserako politiken garapenean, baina hemen bertan dugun errealitate bat ezin du ahaztu, klase ertainaren erronkak alegia, lanaren errenta ertain eta txikiak dituztenak, haien erosahalmena egunetik egunera urritu egiten baita, autonomoen kasuan bezalaxe.

    Bestalde, Komunitatearen Egoerari buruzko Debateari erreparatu dio ere Azconak, ostegun eta ostiral honetan egingo baita Foru Ganberan. Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu duenez, “Nafarroarentzako hamaika urteko akordio eta egonkortasun aldi baten garrantzia” azpimarratuko du koalizioak, “hamaika urte hauetan Geroa Bai egonkortasunerako eta aurrerapausoetarako pieza gako izan delarik”. Azconak azpimarratu du “Komunitate moduan etorkizunean aurre egin beharko dizkiegun erronka eta arriskuak” ez dituztela ahaztuko ere.

    “Komunitatearen Egoerari buruzko Debate eguneratu batean ezin da ahaztu estatu mailako testuinguruan ustelkeria dela eta sortu den eztabaida. Ikerketa batzordearen lanetan murgildurik gaude eta, edozein kasutan, Parlamentuan aurrera egiteko gai asko ditugu ere”, azaldu du, aldi berean gaineratuz Geroa Bairi “eskuin muturraren aurrerapenak” kezkatzen diola. “Eskuinari politika publikoekin egiten zaio aurre, pertsonen bizi kalitatearen alde egiten duten politika publikoekin”, adierazi du amaitzeko.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko