Itzuli

PAI irakasleriari buruz PSNren lege proposamenari buruzko txostena eskatu dio Geroa Baik Nafarroako Kontseiluari

Segurtasun juridikoaren balizko falta dela eta bere kezka agertu du koalizioak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, PAI programako irakasleriaren egonkortzerako PSNren lege proposamena aipatu du, Navarra Sumaren aldeko botoarekin eta gainontzekoen ezetzarekin tramitera onartu baita. Barkosek azpimarratu duenez, “denboraldi honetan Geroa Baitik PSNri eta departamentuari gure kezka helarazi diegu, segurtasun juridikoaren falta dela eta”.

    Barkosek iragarri dunez, gaur bertan Podemosekin batera egin diote eskaera Nafarroako Kontseiluari, “premiagatik”, honek testuaren hainbat gairi buruzko ebazpen bat eman dezan. “Proposamena irakurketa bakarrean tramitatzeko Eledunen Batzarrean PSN eta Navarra Sumaren artean ikusi dugun akordioaren gaineko berme juridikoa behar dugu”, esan du, aldi berean ziurtatuz “kezka” dutela gai hau “behar bezalako ziurtasun juridikoarekin” ez ote den tramitatuko.

    Bestalde, Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren eskumenaren transferentziaren aurka aurkeztutako helegiteei buruzko adierazpen instituzionala onartu ez izana deitoratu du Uxue Barkosek, Navarra Sumak ez baitu adierazpen horren alde egin. Geroa Bairen iritziz tamalgarria da Navarra Sumak autogobernuaren defentsaren aldeko adierazpenarekin bat egin ez izana.

    Izena eman gure buletina jasotzeko