Itzuli

Pandemiaren bigarren olatuaren aurrean Nafarroako Gobernuak herritarren buru osasuna hobetzeko programak ezaer ditzan proposatu du Geroa Baik

Ana Ansa parlamentariak egungo egoerari loturiko ondoez psikologiko edo emozionalen agerpena ebaluatzearen alde egin du

    Ana Ansa Ana Ansa

    Pandemiaren bigarren olatuaren aurrean Nafarroako Gobernuak herritarren buru osasuna eta erresilientzia hobetzeko interbentzio komunitarioko programak ezar ditzan eskatu du Geroa Baik, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean antzeman den osasunaren hondatzea eta pandemia egoerari loturiko ondoez psikologiko eta emozionalen sintomen agerpena ebaluatu dezan ere.

    Ana Ansa Ascunce Geroa Baiko parlamentariak mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, horren bitartez Foru Exekutiboa premiatuz bi proposamen hauek bideratu ditzan. Ekimen horretan azpimarratzen denez, “COVID-19aren birusarekin gaixo eta kutsaturik dauden pertsonez gain, pandemia egoerak patologia kronikoak dituzten pertsonen osasunaren kaltetzea ekarri du ere, patologia jakin batzuen tratamenduan edo ebakuntzetan atzerapenak ekarriz, eta buruaren osasunaren kaltetzearekin, besteak beste”.

    “Konfinamenduak herritar guztiengan estres iraunkorra eragin zuen, baliabideen kudeaketa, ziurgabetasuna... Komunitateko buru osasunaren arrakala hau nola sortu eta handitu den jakin behar dugu, beharrak eta ondorioak ahal den neurrian kuantifikatu, arriskuak gutxitu edo arintzeko neurriak ezarri ahal izateko, eta pertsonen erresilientzia areagotu ere”, ziurtatu du Ansak.

    Koalizioko parlamentariaren aburuz, “bigarren olatuaren hasieran gaude horrek aurrera nola egingo duen ongi jakin gabe, baina lehen olatuak eduki zuen intentsitatearen parekoa edo handiagoa izango dela baztertu gabe”. Horregatik, Ansak ondoez psikologiko edo emozionalaren sintomen agerpena ebaluatzea proposatu du, bai eta buru osasuna hobetzeko programak ezartzea ere, “egoera diagnostikatzeko mekanismoak martxan jartzeko helburuarekin eta hilabete ugariz luzatuko den egoera baten eragina arintzeko baliabideak jartzeko”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko