Panel informatiboen kontra egindako ekintzen aurrean Altsasuko Geroa Bairen prentsa oharra
Altsasuko Geroa Baik azken asteetan Udaletxeak ipinitako panel informatiboen contra egindako ekintzen aurrean, bere gaitzespen osoa azaldu nahi du.
Panel hauek Geroa Baik aurkeztutako garbitasun bertikalaren mozioan aipatzen dira; mozio honek Udal Korporazioaren gehiengoaren babesa jaso zuen.
Ekintza hauen aurrean tinko jokatuko dugu Altsasu hobe bat eraikitzea gure helburua izanda.