Itzuli

Parlamentuak Uxue Barkos hautatu du Nafarroako Foru Komunitateko senatari izateko

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Uxue Barkos Berruezo hautatu du gaur Nafarroako Foru Komunitateko senatari autonomiko izateko, UPNren hautagai Juan José Echeverríaren kaltetan. Azken honek Geroa Baik proposatutako hautagaiak baino 3 boto gutxiago jaso ditu.

     

    Uxue Barkosek 21 boto jaso ditu bere alde (11 PSNrenak, 7 Geroa Bairenak eta 3 Contigo-Zurekinenak), eta Juan José Echeverríak, ordea, 18 boto besterik ez ditu jaso (UPNreb 15 eta PPNren 3). Gainera, 11 boto zuri erregistratu dira, EH Bilduren 9 eta Voxen 2.

     

    Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Uxue Barkos senatari izateko egin duen hautaketa bozketa bakarrean egin da, isilpean eta txartelen bidez. Foru parlamentari bakoitzak txartelean hautagai baten izena idazteko aukera izan du, eta era berean, boto zuriak ere balekoak izan dira.

     

    Parlamentuko lehendakari Unai Hualde izan da botoak zenbatu dituena, eta amaitu duenean karguan Koldo Martinez ordezkatuko duen senatari berria, Uxue Barkos, zoriondu egin du.

     

    Foru Erkidegoko senatari izendatu ostean, Uxue Barkosek "eskerrak" eman dizkie babesa eman dioten taldeei, eta "Nafarroaren interes orokorraren alde eta Ganbera honekin bat eginez" lan egiten jarraitzeko asmoa azaldu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko