Itzuli

Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunea gordeta hasi da, "Israelek palestinar herriaren aurka darabilen genozidioa irmo eta zeharo gaitzesten" duela erakusteko

El Presidente ha dado lectura al Acuerdo de la Mesa aprobado el lunes para, entre otros, reclamar “mayor implicación a la Comunidad Internacional y, en particular, a la UE”

Unai Hualde Unai Hualde

Lehendakariak astelehenean onetsi zen Mahaiaren Erabakia irakurri du, besteak beste, "nazioarteko erkidegoari oro har eta Europar Batasunari zehazki gehiago inplika daitezen" eskatzeko

 

Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea gordeta ireki du bilkuraldi berriaren lehen Osoko Bilkura, Mahaiak joan den astelehenean erabaki zuenez, "Nafarroako Parlamentuak Israelek palestinar herriaren aurka darabilen genozidioa irmo eta zeharo gaitzesten” duela erakusteko.

 

Ganberaren keinu horren parte gisa, Unai Hualde lehendakariak erabakia irakurri.

 

Hona Erabakiaren testua:

 

1. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak irmo eta zeharo gaitzesten du Israelek palestinar herriaren aurka darabilen genozidioa.

 

2. Nafarroako Parlamentuko Mahaiak nazioarteko erkidegoari oro har eta Europar Batasunari zehazki dei egiten die gehiago inplika daitezen Israeli behin betiko su-etena exijitzerakoan, bai eta aurrerabidea egin dezaten erregioan bakea eta segurtasuna berrezartzeko prozesu politikoan, bi estatuen konponbidea gauzatuta eta Nazioarteko Bake Konferentzia bat eginda.

 

3. Genozidioa errefusatzeko, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak erabaki hau irakurriko du, eta minutu bateko isilunea gordeko da, 2025eko irailaren 11ko Osoko Bilkuran (osteguna).

 

Erabaki horren edukia ezetsia izan zen adierazpen instituzional gisa; izan ere, Talde Mistoak aurka bozkatu zuen, eta PPN abstenitu egin zen. Bi testuak PSNGeroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek aurkeztu zituzten, eta UPN eta EH Bilduren babesa ere izan zuten.

Izena eman gure buletina jasotzeko