Itzuli

Patxi Leuzak bere poza agertu du Ultzamako plantaren gaineko Ikerketa Batzordea sortzeko Parlamentuaren gaitasuna Nafarroako Kontseiluak babesteagatik

Harrigarria deritzogu plantan gertatutakoa argitzeko UPN interes gehiena duena den heinean ikerketari oztopo gehien jartzen ari dena izatea

Patxi Leuza Patxi Leuza

Patxi Leuza Geroa Baiko parlamentariak bere poza agertu du Nafarroako Kontseiluak ebatzi izanagatik “Ultzamako biometanizazio plantaren gaineko ikerketa batzordeak ez duela udal autonomiaren printzipioa urratzen, Nafarroako Gobernuak emandako babes eta diru laguntzetatik datozen fondo publikoen erabilera azpimarratu baitu, Parlamentuan defendatu dugun bezalaxe”.

Leuzak ohartarazi duenez “UPNk gai hau parlamentuan ikertzea nahi izan ez duen arren”, Nafarroako Kontseiluak baloratu du “ezin ukatu daitekeela gaiaren interes orokorra parlamentu Ganberak bere gehiengoaren borondatean baloratu duen moduan”. Halaber, kontseiluak gogorarazi du otsailaren 1eko Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoen txostenak “ikerketa batzordearen sortzeko aukera babesten duela, Nafarroako parlamentuaren eginkizun eta eskumen guztiekin lotura baitago kasuan, “Nafarroako Gobernuko departamentuek emandako babes edo diru laguntzetatik datozen funts publikoen erabilera eta xedea” deiturikoan gauzatzen baita”.

Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu du “orain dela egun batzuk UPNk ikerketa batzordearen ixtea eskatu zuela bai eta Kontuen Ganberak burututako lana zalantzan jarri, Nafarroako Kontseiluaren txostenak agerian uzten dituelarik Javier Esparza buru duen alderdiak bere lana hasi berri duen batzorde baten funtzionamenduari jarri nahi dizkion eragozpenak”.

Leuzaren aburuz, “UPNk ez badu Ultzamari buruz ezer ezkutatu nahi, ez luke inongo arazorik eduki behar batzorde honek bere ikerketa lana egin dezan, planta honetan inbertitu den nafar guztion diruaren erabilera ikusteko”.

Azkenik, Geroa Baiko parlamentariak gonbitea luzatu dio UPNri “bere jarduera obskurantistarekin amai dezan oztopoak ipiniz eta parlamentuko gainontzeko indarrekin lan egin dezan biometanizazio planta horretan gertatutako guztia argitzeko”.

Izena eman gure buletina jasotzeko