Pedro Sánchez-ek elkarrizketa eta aniztasun aldi berri bat irekitzeko aukera duela ziurtatu du Geroa Baik
PSN-k eskuinarekin bat egiten jarraitzen duela deitoratu du Koldo Martínezek
Geroa Baik ziurtatu duenez Pedro Sánchezek estatu mailako indar aurrerakoien arteko elkarrizketa eta aniztasun aldi bat irekitzeko aukera du eta espero du PSOE gizarteak une honetan eskatzen duenaren mailan egotea, hala nola adostasunak lortzeko eta ezberdinen arteko akordioetara iristeko, Mariano Rajoyren zentsura mozioaren alde bozkatzeko akordioaz gainera.
“Zentsura mozioa justizia demokratiko eta etika politiko kontua zen. Lehen unetik esan dugun moduan, ustelkeria dela eta PPren kondenak alderdi hori gobernatzeko ezgaitzen zuen, horregatik pozten gara estatuko indar aurrerakoiek akordioa lortu dutelako”, azpimarratu du Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.
Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu duenez “ezberdinen arteko gobernu bat mantentzeko zailtasunei elkarrizketarekin, ardurarekin, kemenarekin eta malgutasunarekin aurre egin zaizkie, eta horren froga da Barkosen Gobernuan, Nafarroan lau indar politiko ezberdinek sostengatzen baitugu”.
Zentzu honetan, “PSN-k eskuinarekin bat egiten jarraitzen du” deitoratu du, “UPNren gobernuei hamarkadetan zehar babesa emanez, aldaketa bi alditan ere eragotziz, eta orain oposizioaren hirukoan, UPN eta PPren eskuinerago dauden diskurtsoak eginez”.
Koldo Martínez