Itzuli

Pegasus kasua dela eta Gobernuko presidentearen eta CNIko zuzendariaren agerraldia eskatu du Senatuan Koldo Martínezek

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez Geroa Baiko senatariak, beste taldeekin batera, Gobernuko presidenteak, Barne eta Defentsa ministroek, CNIko zuzendariak eta Estatuko segurtasunarekin harremana duten beste goi karguek Goi Ganberan agerraldia egiteko eskaera erregistratu du gaur, horiek guztiek Pegasus espioitza programaren bitartez politikari, kazetari, abokatu eta haien senitartekoei egindako entzuketei buruzko azalpenak eman ditzaten, Torontoko Unibertsitateko ikerketa batek kasu hau aditzera eman ondoren. 

    Koldo Martínezek, ERC, Junts, Bildu, Más Madrid, Compromís, Adelante Andalucía eta Més per Mallorca formakuntzetako senatariekin batera erregistratu du agerraldi hauen eskabidea. 

    2020ko azaroaren 5ean, Rafael Pérez Ruiz Estatuko segurtasunerako Idazkariak, Koldo Martínezek Senatuko Barne Batzordean behin eta berriro egindako galderei erantzunez, Gobernuak Pegasus programa zuenik ukatu zuen. Programa hori Israelgo enpresa batek garatu du eta telefono mugikor batetik egindako elkarrizketak entzuteko gai izateaz gain, tokian egindako elkarrizketak espiatzeko edozein smartphoneren mikrofonoa eta kamera erabiltzeko gai da ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko