PHT eta Euskal Y lotzeko Ministerioak hirugarren aukera bat aztertzea begi onez jaso du Geroa Baik, hala eskatu baitu behin baino gehiagotan
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketa partzialen eztabaidari erreparatu dio. Azconak nabarmendu duenez, Geroa Baik ehun zuzenketa baino gehiago planteatu ditu, bai bakarka aurkeztutakoak, bai eta beste taldeekin batera izenpetu dituenak, horiek guztiak 3.526.600 euro baino gehiagoko balioa duten proiektuei bideratuak.
Zuzenketa hauen bitartez, Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “Nafarroarentzako lehentasunezkoak direla deritzogun politika publikoetako batzuetan sakontzen jarraitu nahi dugu; lurraldearen egituraketa, foru geografia osoko udalerrietara iristen diren proposamenekin; osasungintzaren alorrarekin zerikusia duten gaiak; trantsizio ekologiko, digital eta sozial hirukoitza edo euskara”. “Datorren urteko kontuek, gure komunitateak aurre egin beharreko erronka nagusiei heltzeko balioko dute”, nabarmendu du.
Halaber, neurri fiskalen eztabaida aipatu nahi izan du ere. Zentzu honetan, Azconak dio Neurri Fiskalen Legeak Geroa Bairekin hitzartutako eta adostutako neurriak jasotzen dituela, horiek 220 milioi euroko eragina dutelarik. Gainera, datozen hilabeteetan fiskalitateari buruzko eztabaida sakonago bati heltzearen garrantzia azpimarratu du, errenta txiki-ertainen eta autonomoen erronkei erantzuna ematearen beharra nabarmenduz.
Bestalde, PHT eta Euskal Y lotzeko proiektuari erreparatu dio. Geroa Bairen bozeramaileak Geroa Bairen oniritzia agertu du, PHT lotzeko Ministerioak hirugarren aukera bat aztertzeko iragarpena ezagutu ondoren. 2018tik hona Geroa Baik behin baino gehiagotan eskatu duen aukera alegia, Foru exekutiboko buruan Barkos zegoenean proiektuari alegazioak aurkeztu zitzaizkionean. Modu horretan, Azconak gogorarazi du Geroa Baik Parlamentuan aurkeztutako azken ekimenetan “aukera hori aztertu beharra zegoela behin baino gehiagotan esan genuela eta beharrezko azterlan guztiak egitea defendatu dugu beti”. Azconak azpimarratu duenez, Geroa Bairentzat garrantzitsua da aukera guztiek ingurumenarengan duten eragina kontuan hartzea.
Pablo Azcona