Itzuli

PHTri buruzko adierazpenetan zentzuz jokatzera deitu du Geroa Baik eta Foru Exekutiboak 2018an proposatu zuen Ezkioko loturaren alternatiba baloratzera premiatu du Ministerioa

    Pablo Azcona Pablo Azcona
    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuko Geroa Bairen bozeramaileak, gobernuari egingo zaion hurrengo kontrol saioan koalizioak egingo dituen galderak aurkeztu ditu. Horrela, gaurkotasun handiko galdera Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalaren kontseilariari zuzenduko diote. Azconak azaldu duenez “Estatu Batuemn muga-zergek Nafarroako industriari ekar diezaiekeen eragina ezagutzeko aurrea hartu du Irujo Kontseilariak”, aldi berean gaineratuz “Geroa Bairentzako garrantzitsua dela Departamentuak balizko neurrien berri eman ahal izatea, bereziki kontuan izanik Nafarroarentzako hain garrantzitsuak diren sektoreengan izan dezaketen eragina”. Bigarrenik, gazteen kolektiboak Erakunde Arteko Gazteriaren Kontseiluan agerian jarritako eskaerei erantzuteko, gazteria alorrean dituen lehentasunak zeintzuk diren jakin nahi du ere Geroa Baik. Eta hirugarrenik, Nafarroako Gobernua ‘La Manadaren’ kasuan petsonatu dela jakinik, Geroa Baik Taberna kontseilariari galdera zuzenduko dio, kondenatuen zigorren berrikusketa eskaeraren aurrean Exekutiboak duen jarrera zein den jakiteko. 
    Nafarroako egoera industrialari dagokionez, muga-zergen garestitzearen eragina analizatzeko Industria Departamentuak lan mahai bat sortzeko iragarpena aipatu du Pablo Azconak, bai eta Inbertsio Industrialerako Programa bat martxan jartzeari buruz Chivitek egindako adierazpenak eta jada lantzen ari den Industriaren Foru Lege berria ere. Honi dagokionez Azconak nabarmendu duenez, “Geroa Bairen aburuz, ekimen hauen guztien helburua zera da: Nafarroaren sendotasun industrialaren mantentzea, Foru Komunitatearen BPGren %31 baita; trantsizio energetikoa subiranotasun energetikoa lortzeko funtsezko elementu gisa, herritarren onurarako izango baita, eta industria lehiakor bat, eta hau guztia kalitatezko enplegu moduan errealitate bihurtzea”.
    Bestalde, PTH eta Euskal Yren arteko loturari buruz plazaratutako azken adierazpenei erreparatu die ere Azconak, horien arabera “AHT Iruñearekin Gasteiztik lotuko da, edo ez da lotuk” edo “mundua ez da behera eroriko AHT ez bada Nafarroara Gipuzkoatik etortzen”. Geroa Baiko bozeramaileak, azpiegitura honi dagozkion adierazpenei dagokienez, zentzuz jokatzeko deia egin du eta Nafarroako Gobernuak 2018an proposatu 

    Izena eman gure buletina jasotzeko