Polarizazioaren aurrean, elkarrizketaren politkka eta benetako erantzunak aldarrikatu ditu Barkosek
Horrela adierazi du Nafarroako Gobernuko lehendakarigaiak hautetsiekin egin duen lan saio baten baitan
Geroa Baik lan saio bat egin du ostegun honetan koalizioko hautetsiekin egungo une politikoa analizatzeko eta Nafarroak datozen hilabeteetan dituen erronkei heltzeko, bai foru esparruan, bai eta udal zein estatu mailan ere.
Topaketan, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakarigaiak nabarmendu du polarizazioak eta konfrontazioak markaturiko eszenatoki politiko baten aurrean beharrezkoa dela elkarrizketaren kultura politikotik erantzutea, erakundetatik egiten den lanarekin eta herritarren beharrizanei konponbide zehatzak eskainiz. “Nafarroak bere erantzun propioak emateko gaitasuna du, ez dugu kanpoko dinamiken menpekotasunik”, azpimarratu du. “Nafarroako politikak nortasun propioa behar du”, nabarmendu du, aldi berean Nafarroa subjektu politiko moduan aldarrikatuz eta bere etorkizun propioari buruz erabakitzeko bere ahalmena aldarrikatuz ere.
Barkosek azpimarratu duenez, “polarizazioari aurre egiteak, Geroa Baik beti frogatu duen politikagintza berreskuratzea eskatzen du, frentismotik urrun eta erantzun eraginkorretan arretan jarriz”. Zentzu honetan, emandako hitzean oinarritzen den politika defendatu du, ideien konfrontazio dialektikoan eta erakundeetatik egiten den lanean, gizartearen benetako arazoei konponbiderik eskaintzen ez dion konfrontazioa elikatzea bilatzen duten dinamiken aurrean.
Barkosek berretsi du akordioetara iristea beharrezko ardura dela erakundeen funtzionamendu egokia bermatzeko eta datozen urteetako desafio politikoei aurre egiteko. Testuinguru honetan, Nafarroatik lan egitearen garrantzia azpimarratu du, bai eta bere autogobernu ahalmena aprobetxatuz, Foru Komunitatearen erabakiak bere interesetatik kanpo dauden estrategia politikoen menpe jarri gabe.
Halaber, ultraeskuineko posizioen aurrerantzearen aurrean jarrera tinkoa mantentzearen beharraz ohartarazi du, bai eta konfrontazio dinamiken aurrean ere, bere iritziz Nafarroako eztabaida politiko eta instituzionalera iristeko arriskua baitago. Probokazioen eta enfrentamendu pertsonalen aurrean, erantzun politikoa, ideien eztabaida eta herritarren arazoak konpontzera bideraturiko lana aldarrikatu ditu.
“Hitzaren, konfrontazio dialektikoaren eta erantzun politiko errealen politika aldarrikatzeko unea da”, defendatu du Barkosek, errespetuan, elkarrizketan eta bere autogobernuaren defentsan oinarrituriko kultura politikoa babesteko beharra dagoela ohartaraziz.
Lan saioan zehar, Geroa Baiko hautetsiek egoera politikoari buruzko analisia elkarbanatu ahal izan dute, bai eta Nafarroak bere burua subjektu politiko moduan jarduteko koalizioaren konpromisoa berresteko ere, akordioak eraikitzeko gai den eta gaur egungo zein etorkizuneko erronkei erantzun propioak eskaintzeko gai den Nafarroa aldarrikatzeko alegia.
Uxue Barkos