Itzuli

Politika erabilgarria, anbizio politikoa eta akordioen betetzea aldarrikatu ditu Geroa Baik legegintzaldiaren une erabakigarriari heltzeko

    Geroa Baik bilera egin du gaur goizean bere egoitzan bere hautetsiekin, bertan udaletako, Nafarroako Parlamentuko, Foru Gobernuko eta Senatuko ordezkariak bilduz. Bileran zehar uneko egoera politikoa analizatu dute eta 2026 urterako lehentasun politikoak finkatu dituzte ere, kontuan izanik ziurgabetasun globalak markaturiko une batean gaudela.

    Bilerak hiru hitzaldi nagusi izan ditu, Uxue Barkos foru senatariak, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak eta Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentu eledunak hartuz hitza.

    Uxue Barkos: egonkortasuna, ziurtasuna eta politika erabilgarria ultraeskuinaren aurrean

    Uxue Barkos foru senatariak ireki du topaketa, egonkortasun eza etaziurtasun eza XXI mendearen lehen laurden honetan demokraziarentzako mehatxu nagusi bihurtu direla ohartaraziz. Eredu autoritarioen aurrerapena eta  ultraeskuinaren gorakada bertan direla ohartarazi du Barkosek, bai nazioarteko mailan bai eta Europan ere, eta ez konfrontazio politikotik ez eta “edo zu edo ni” politikarekin horiei ez zaiela aurre egiten azpimarratu du.

    “Mehatxu horiek etorkizuna eraikitzen duten proposamenekin egingo die aurre Geroa Baik, egonkortasuna eta ziurtasunak eskaintzen dituzten politikekin eta demokrazia inbertsio ekonomiko eta sozial hoberena dela frogatzen duten politikekin”, adierazi du.

    Zentzu honetan, proiektu estrategikoen inguruan indarrak batzeko beharra jarri du adibide gisa, datozen urteetarako potentzia elektrikoaren banaketa adibidez, gakoa baita hori Nafarroaren etorkizun industrialarentzako, eta Nafarroak Geroa Bairen eskutik defendatu duen proposamena, erakundeetan babesteko deia egin du.

    NUPeko Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berriaren inaugurazioa nabarmendu du ere Barkosek, politikagintza eraldatzailearen adibide moduan jarriz eta fakultate hau Geroa Bairen gobernuek bultzatutakoaren fruitu zuzena dela aldarrikatuz. “Hau da benetan ultraeskuinari aurre egitea: ongizate estatua eta interes orokorra sendotzea”, ziurtatu du.

    Unai Hualde: autogobernua, 2026 urterako lehentasun politikoa

    Bere aldetik, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko buruak autogobernuan fokatu du bere hitzaldia, Geroa Baik 2026rako dituen lehentasun politikoen artean nabarmenduz. Hualde kritiko azaldu da egin gabe dauden transferentzien erritmoarekin eta bultzada politiko erreala eskatu dio PSNren eskutan dagoen Departamentu arduradunari, gogoraraziz oraindik hamabost materia inguru daudela transferitu gabe Foruaren Hobekuntzaren garapena osatzeko, hura onartu eta 44 urteren ondoren.

    PSOEk hartutako konpromisoak ez direla bete salatu du, bai eta Estatu mailan bai eta Foru mailan ere, besteak beste Bekak edo I+G+b bezalako alorretan, eta ohartarazi du Geroa Baik emaitza egiaztagarriak eskatuko dituela aurten, koalizioak tokia duen erakunde guztietan.

    Gainera, Hualdek azpimarratu du 2026 urteak jauzi kualitatibo bat emateko aukera eskaintzen duela Parlamentuan anbizio handiko LORAFNAren erreforma bat adosteko, autogobernuan sakonduko duena, eskumenen betekizuna bermatuko duena, nafar gizartearen aniztasuna aitortuko duena eta euskararen aitorpenean aurrera egingo duena.

    Azkenik, oroimen demokratikoko politikekin Geroa Bairen konpromisoa berretsi du, 1968ko Sekretu Ofizialen Legea gainditzea eskatuz, egia, justizia eta erreparazioa lortzeko beharrezkoa den baldintza gisa aurkeztuz.

    Pablo Azcona: egonkortasuna, akordioak eta konpromisoen betekizuna

    Pablo Azcona parlamentuko bozeramaileak itxi du ekitaldia, azpimarratuz Nafarroak garaiz eta modu egokian onartutako aurrekontuekin ekingo diola 2026 urteari, hori akordioaren eta elkarrizketaren fruitu izan delarik. Era berean, errenta ertain eta txikiak eta autonomoen egoera arintzen dituen zerga erreforma zuzen bat ere egin dela nabarmendu du, horrekin ongizatearen estatuaren jasangarritasuna sendotuz ere.

    Azconak azpimarratu duenez, legegintzaldia bere une erabakigarrian sartzen da orain eta “diskurtso generiko gutxiago eta erabaki zehatz gehiago” behar direla adierazi du. Testuinguru honetan, parlamentuan uneotan dauden lehentasunak ezarri ditu, hala nola Industriaren Foru Legea, Osasunaren Foru Legea eta Landa Garapenaren eta Despopulazioaren Legea, hauek izanik ekoizpen sarea, zerbitzu publikoak eta lurralde kohesioa sendotzeko ardatzak.

    Halaber, erakundeen egonkortasunarekin Geroa Baik duen konpromisoa berretsi du, bai eta gobernu akordioaren betekizun osoarekin eta garrantzia osoko aurrerantzeen defentsarekin, hala nola burutzeke dauden transferentziak, Funtzio Publikoaren Estatutua edo Foruzaingoaren eredu berria.

    Bere horretan dirauen ikerketa batzordeari dagokionez, Azconak zirtatu du Geroa Baik zorroztasunez eta arduraz jardungo duela, gertaturikoak argitzeko helburuarekin eta gardentasuna sendotzeko helburuarekin, “kontakizun interesaturik edo iskanbila politikoa elikatu gabe”.

    “Geroa Baik egonkortasuna, anbizioa eta konpromisoa eskatzen ditu, Nafarroak aurrera egin dezan”, amaitu du adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko