Itzuli

PP-k gobernua eratzeko bere ezgaitasunaren aurrean bipartidismoaren nostalgia daraman elkarrizketarako deiak egitea salatu du Uxue Barkosek Senatuan

Foru senatariak azpimarratu duenez PP gaur Senatuan irabazle izan daiteke, baina “ez du konbentzitzen hitza, elkarrizketa eta, azken finean ezberdinen arteko akordioa denean egonkortasun politikoaren oinarri, gobernuak eraikitzen dituen hori alegia”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos foru senatariak gaur arratsaldean Senatuan egin den osoko bilkuran PPk aurkeztutako mozio bat gaitzetsi du, bertan printzipio konstituzionalak bermatzea eta nazio mailako indar politiko nagusien arteko Estatu akordioen politika berreskuratzea planteatzen baitzen.

     

    Nafarroako senatariak popularrei gogorarazi die antzeko mozio bat Foru Parlamentuan bozkatu zutela jada eta 30 botorekin baztertu zela aldeko 20ren aurrean. Barkosek ziurtatu duenez, “honakoan ordea, gaur mozio hau aurrera aterako da”, eta gaineratu duenez “azken finean, Senatuan gehiengoa duen taldearen legegintzaldia hasten da orain eta hala dela gogoraraziz gainera, baina honakoak Gobernua eratzea bezalako funtsezko zerbait gauzatzeko ez duela balio berriro ere erakusten du”.

     

    Barkosek PPri aurpegiratu dio “paradoxikoki” eta gobernua eratzeko bere ezgaitasunaren aurrean, “bipartidismoaren nostalgia duen elkarrizketarako deia egiten dutela eta faltsuak diren premisa politikoetan oinarrituz”. “Lehena, uneotan mahai gainean amnistia lege proposamen bat dagoela”, azpimarratu du.

     

    “Bigarrena, amnistia lege bat onartzekotan Espainiako politikak Europako erakundeen aurrean sufrituko lukeen ustezko aipu-galera, antzeko aurrekaririk ez dagoenaren aitzakia erabiliz”, nabarmendu du. Zentzu honetan Barkosek azaldu duenez, “Frantzia, Italia edo Portugal bezalako beste herrialdeetako konstituzioek modu esplizituan jasotzen duten herrialde horietako parlamentuek amnistia legeak onartzeko duten aukera”. Alemaniako kasua nabarmendu du ere, “bertan konstituzioak modu espresuan esaten ez duen arren, Alemaniako parlamentuak amnistia lege ugari onartu baititu”.

    Hirugarrenik, Diputatuen Kongresuak zentzu honetan egindako legerik ezin onartu dezakeenik gezurtatu du foru senatariak eta Alderdi Popularrak berak 2012an amnistia bat onartu zuela gogorarazi du. “Zerga amnistia izan zen eta, azpimarratzearren, ez zuten Parlamentuaren bitartez aurrera atera, Gobernutik baizik, Errege Dekretu moduan onartu baitzuten”. “Eta noski, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zuen, baina formetan erabilitako lardaskeriagatik!”, salatu du Barkosek.

    Amaitzeko, Barkosek esan du PPtik “ez dutela inor euren buruak ez beste konbentzitzen, eta horrela irabazten dute gaur hemen, Senatuan; baina ez dute konbentzitzen hitza, elkarrizketa eta, azken finean ezberdinen arteko akordioa denean egonkortasun politikoaren oinarri, gobernuak eraikitzen dituen hori alegia”.

     

    Hezkuntza afektibo-sexuala sexu-delituen prebentziorako funtsezko elementu moduan

    Bestalde, Uxue Barkos foru senatariak “hezkuntza afektibo-sexuala” aldarrikatu du gaur arratsaldean Senatuan, “online edo beste motako sexu delituen prebentziorako funtsezko elementu baita”. Hala adierazi du senatariak ingurune digitalean adin txikikoen babeserako PPk aurkeztu duen mozioaren eztabaidan.

    Nafarroako senatariak adin txikikoen interes orokorra babestearen beharra defendatu du, espazio seguruak emanez, esparru digitalean baita ere. Hala ere, “adin txikikoek eta haien ingurukoek hezkuntza afektibo-sexuala jasotzearen premiazko beharra” PPk ahaztu izana gaitzetsi du, berebiziko garrantzia baitu horrek. 

     

    Zentzu honetan, sexu-hezkuntzari eskainitako programak ezartzerakoak PPk jartzen dituen oztopoak salatu ditu Barkosek, eta nabarmendu duenez “Nafarroan oso argiak diren kasuak eduki ditugu, batzuk nabarmenak, 2017an Skolae hezkidetza programaren aurka sutsuki egin zutenean bizi izan genuena bezalakoa adibidez”. “Zuen kideetako batek, bere garaian ni buru izan ninduen Gobernuko Hezkuntza kontseilari zenari pederastia salaketa egin zion ere”, gogorarazi dio Talde Popularrari.

     

    “Bi urteren ondoren, Skolae programak nazioarteko aitorpena jaso zuen UNESCOren aldetik, bere urteroko Hezkuntza Saria eman baitzion, programa aitzindari eta holistikoa izan zelako, genero estereotipoak desmuntatzen dituelako eta adin guztientzako berdintasun esparru bat sortzen duelako”, azpimarratu du senatariak.

     

    Nafarroako senatariaren arabera, “berdintasunerako hezkuntza eta hezkuntza afektibo-sexuala da hain zuzen ere PPk bere ekimenean pornografiari dagokionez nabarmentzen dituen desafio ezberdinei aurre egitea ahalbidetzen duena”. “Hala ere, pornografiak haurren hezkuntza erreferente moduan, gazteen hezkuntza eta jokabide erreferente moduan duen benetako arriskua aipatzea ekiditen dute berriro ere”, aurpegiratu die.

     

    Horregatik guztiagatik, foru senatariak ziurtatu du “ez dela nahikoa belaunaldi berriei gaitasun digitala ematea, garrantzia bera baitu gaitasun eta autonomia afektibo-sexuala lortzeko aukera ematea”. Barkosen arabera, beharrezkoa da “kanalaren erabileran gaitzea, baina informazioan modu kritikoan gaituz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko