PP-ren Gobernuak errefuxiatuekin duen konpromiso falta salatzeko manifestaldiarekin bat egin du Geroa Baik
Geroa Baik ‘¿Dónde están? Non daude?’ manifestaldiarekin bat egin du, bihar 19.00etan Gaztelu plazatik abiatuz PPren gobernuak errefuxiatuekin erakutsitako konpromiso eza salatzeko, pertsona hauek jasotzeko Europak Europar Batasuneko Estatu kideei emandako bi urteko epea bete baita.
Koalizioak PPren Gobernuak errefuxiatuekiko eta migratzaileekiko duen ekimen eza kritikatu du “ez baitezagun ahaztu terrorismoaren izutik eta gerratik ihesi daudela” eta, horrekin, Estatu espainiarrak hartutako konpromisoak huts egin du, ez baititu hiritarrek pertsona hauei arreta emateko eta jasotzeko egindako eskaerei erantzunik eman.
“Tamalez, eta herri mobilizazioak egon diren bi urteren ondoren, migratzaileek eta errefuxiatuek bizitzen ari duten egoera larriaren aurrean bai eta pertsona horiek jasaten duten krisi humanitario egoera dramatikoaren aurrean PPren Gobernuak duen sentikortasun eza salatu behar dugu”, azpimarratu du Geroa Baik.
Horregatik, koalizioak herritar guztiak animatzen ditu Iruñea Ciudad de Acogida, Help-Na, Sumaconcausa, Nafarroako Gazteria Kontseilua, Harrera Aurrera, Karabana, SOS Racismo Nafarroa eta Coordinadora de ONGD Navarra erakundeek deituriko manifestaldian parte har dezaten, horrela Nafarroak pertsona hauekiko duen elkartasuna erakusteko, euren jatorrizko herrialdeak beharturik utzi behar izan baitituzte, eta migratzaileak eta errefuxiatuak jasotzeko larrialdiko neurri zehatzak martxan jartzea eskatzeko, aurkitzen diren egoera lehenbailehen konpontzeko.