Itzuli

Presoen senitartekoak presondegietara joateagatik isuntzea ekidin dezan eskatu dio Koldo Martínezek Gobernuari

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Giza Eskubideen eta askatasunik gabeko pertsonen aldeko Estatu osoko 17 erakunderen eskakizun bati erantzunez, Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak mozio bat erregistratu du Gobernua formalki premiatuz agindu bat igorri diezaien Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, haien probintzietatik kanpo dauden presoak bisitatzen dituzten senitartekoei isunak jartzeari utz diezaieten, gaur egun hala gertatzen ari baita zenbait kasutan.

    Bere mozioan, Koldo Martínezek gogorarazi du desplazamendu hauek probintzia eta erkidego autonomoen arteko mugikortasun kausa justifikatu moduan aintzat hartu beharra dagoela. Zioen azalpenean Geroa Baiko senatariak azpimarratzen duenez, antolakunde horiek emandako adierazpenean jasotzen den moduan «gaur egun espetxe gehienetan, babes neurri egokiekin, askatasunik gabeko pertsonei bisitak egitea baimentzen da, horregatik, komunikazioak funtsezko eskubide diren heinean, ezin dira debekatu lege organikoaren maila ez duen arau batekin».

    Hala ere, presoak bisitatzera beste probintzia batetara lekualdatzen direnei isunak jartzen ari diren kasuak badira gaur egun, bereziki Andaluzian. “Alarma egoera arautzen duen dekretuak lekualdaketak egitea baimentzen du, ‘ezinbesteko edo beharrezko egoera kausa’ dela eta lekualdatzeko aukera aurreikusten baitu. Eta espetxeetara doazenak behar hori frogatzen duten dokumentuak gainean daramatzate, hots bisita hori espetxeak berak baimendua dela dioen ziurtagiria, eta bueltan, bisita hori zinez egin denaren ziurtagiria ere. Ez du, hortaz, inolako zentzurik egoera hauek isuntzen dabiltzan polizia edo guardia zibilik egotea, eta neurriz kanpokoa argi dagoen jardunbide honekin amaitzea beharrezkoa da”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko