Itzuli

Mikel Armendariz (Geroa Bai) “Jendearen bizitza hobetuko duten eta Iruñea aurrera eramango duten aurrekontuak nahi ditugu”

Iruñean Geroa Bairen bozeramaileak indar aurrerakoien arteko akordioa lortzea espero du eta bere lehentasunen artean etxebizitza eskuragarria, euskara, bizikidetza, tokiko merkataritza eta kongresu-turismoa ezarri ditu

Mikel Armendariz Mikel Armendariz
 

Geroa Bairen iritziz Iruñea eraldatzen jarraitzeko funtsezko tresna dira udal aurrekontuak, bai eta bertako bizilagunen bizitza hobetzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko ere. Horrela azpimarratu du Mikel Armendariz Iruñeko Udaleko Geroa Bairen bozeramaileak, 2027ko udal kontuak lantzen hasteko PSN-PSOErekin izandako lehen bileraren ondoren.

Armendarizek modu positiboan baloratu du aurrekontu berriak onartzea ahalbidetzeko indar aurrerakoien arteko akordioa lortzeko udal taldeek agertu duten jarrera. “Bertako jendearen beharrizanen mailan egon behar duten aurrekontuak behar ditu Iruñeak. Gure auzoentzako eta herritarren eguneroko bizitzarako hobekuntza zehatzetan bilakatuko diren akordioetara iristeko aukera eta ardura dugu”, nabarmendu du.

Geroa Bairen bozeramaileak azpimarratu duenez, denbora luzez itxaron duten gaietan aurrera egiteko balio beharko du negoziazio honek, bai eta hiri kohesionatuagoa, irekiagoa eta pertsona guztientzako aukera handiagokoa eraikitzen lagunduko duten proiektuak finkatzeko ere.

Auzoetan hobekuntzak eta herritarrekin konpromisoak

Geroa Baik mahai gainean jarriko dituen lehentasunen artean, Aldapa eta Barkilleros kaleen urbanizazioa nabarmendu du, Alde Zaharreko bizilagunen aldarrikapen historikoa alegia. Eskaera hauei erantzuna emateko beharra defendatu du Armendarizek, herritarren eguneroko bizitzak garatzen diren guneak hobetzen jarraituz.

“Aurrekontuak kalean nabaritu behar dira. Gure auzoen beharrei erantzun behar diete eta udal politikak pertsonen bizitzak hobetzeko balio duela frogatu”, ziurtatu du.

Era berean, Euskararen Plana bete dadin zaindari egongo da Geroa Bai, Iruñean Nafarroarena propioa den hizkuntza baten benetako normalizaziorantz aurrera egiteko helburuarekin. Koalizioaren iritziz, euskaren bultzadak neurri zehatzak behar ditu bere presentzia bermatzeko eta herritarrak hizkuntza honetan bizi eta harremanetan aritzea errazteko.

Halaber, formakuntzak lehentasunezkoa deritzo Bizikidetza Planean aurrera egitea, iraganeko indarkeria guztiekiko begirada kritiko batetik abiatuz eta belaunaldi berrientzako etorkizun hobea eraikitzeko ardurarekin. “Gure iraganari onestasunez begiratzeko gai izan behar dugu, bai eta gure seme-alabak bizikidetzaren, errespetuaren eta memoriaren aldeko apustua egiten duten hiri batean haz daitezen lan egin ere”, azpimarratu du Armendarizek.

Etxebizitza eskuragarria, merkataritza bizia eta kalitatezko turismoa

Etxebizitza izango da Geroa Bairen beste lehentasunetako bat negoziazio honetan. Etxebizitza eskuragarriari bultzada ematea defendatuko du formakuntzak, hala behar dutenek etxebizitza eskuratzeko aukera eduki dezaten. “Etxebizitza eskubide eraginkorra izan behar da, eta ez hainbeste pertsona eta familiarentzako etengabeko kezka. Iruñeak aurrerapausoak ematen jarraitu behar du gure hirian bizitzea posible izan dadin”, nabarmendu du Armendarizek.

Merkataritzaren alorrean, Armendarizek adierazi duenez 2027 urtean lehen eskualdaketak gauzatuko dira eta LEKUKO bezala tresnak bultzatzen jarraitu behar da, merkataritza bizia eta belaunaldi arteko txandaketa mesedetzera bideratutako tresnak alegia. Geroa Baik merkataritza txikia laguntzearen alde egiten du, kaleei bizitza ematen baitie, komunitatea sortzen du eta auzoen nortasunaren zati baitira.

Turismoaren alorrean, aurki Pamplona Convention Bureau martxan jartzeko lan egingo du koalizioak, Iruñea kongresu gune moduan kokatzera bideratzen den ekimena alegia, urte osoan zehar jarduera ekonomikoa erakartzeko bere gaitasuna sendotuz.

Halaber, Armendarizek azpimarratu duenez, “aurrera egiten duen Iruñea bat izan nahi dugu, Sanduzelain errepidea lurperatzeko lanekin eta Eroritakoen Monumentuari esanahi berria emateko, frankismoaren sinbolo bat memoria demokratiko eta bizikidetza gune bihurtuz”.

Hiri moduan aurrera egiteko aurrekontuak

Amaitzeko, Mikel Armendarizek azpimarratu du Geroa Baik elkarrizketa borondatearekin, erantzukizunez eta lehentasun argiekin ekiten diola negoziazio honi. “2027 Iruñearentzako aurrerapauso errealen urtea izatea nahi dugu. Akordioak, auzoentzako hobekuntzetan eta gure jendearentzako aukeretan bilakatzeko lan egingo dugu, bai eta bere nortasuna, bere bizikidetza eta bere geroa gehiago zaintzen duen hiri batean bihurtzeko ere”.

“Aurrekontu batzuk negoziatzea, zifra batzuk adostea baino askoz ere gehiago da. Zein hiri eraiki nahi dugun erabakitzea da eta zein beharrizani erantzun nahi diogun erabakitzea. Iruñeak aurrera egiten jarraitzeko lan egingo du Geroa Baik, inor atzean utzi gabe”, amaitu du Armendarizek.

Izena eman gure buletina jasotzeko