Itzuli

'Procés'-aren buruzagien epaiketak dakarren "politikaren judizializazioa" gaitzetsi du Geroa Baik

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu duenez, gaur hasi den ‘procés’-aren buruzagien epaiketa “politikaren judizializazioaren adibiderik argi eta gaitzesgarrienetako bat da”. “Beti defendatu dugu arazo edo gatazka politiko baten konponbidea elkarrizketan, negoziazioan eta akordioan bakarrik dagoela, hau da, politika demokratikoaren bideetan, inoiz ez judizializazioan”, azpimarratu du Koldo Martínez koalizioko parlamentuko eledunak.

Martínezen aburuz, “Kataluniako politikari presoak auzitegian behartuta agerrarazten dituen irudia, espainiar Estatuko Politikaren porrotaren irudia da, bai eta espainiar erakundeek Kataluniako herritarren ordezkari publikoekiko duten errespetu ezarena ere”.

“Prozesu honen hasieratik Kataluniak bizi duen salbuespen demokratikoaren egoera salatu dugu, Kataluniako gizartearen zati batek duen estatus aldaketa nahia den arazo politiko batekin amaitzeko erabili zen bortizkeriarekin areagotuz Estatuak U-1-aren ondoren. Egoera hori, gaur hasten den epaiketarekin gehiago areagotzen da gainera”, azpimarratu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Martínezek nabarmendu duenez “egoera honek sistema judizialaren berrikusketa sakona eskatzen du eta, bereziki, Auzitegi Nazionala egotearen beraren berrikusketa, bere hasieratik tresna judizial bat baino, jazarpen politikorako tresna moduan sortu baitzen”. “Gaur berriro diogu politika, elkarrizketa eta alde guztien arteko akordioa direla bakarrik, Katalunia barruan eta kanpoan, Kataluniako herritarren larritasunei erantzuna emango dietenak”, nabarmendu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Izena eman gure buletina jasotzeko