Itzuli

Programa akordioa PSN-k Navarra Suma-rekin negoziatzeko ate faltsua ez dela ziurtatu du Geroa Baik

Geroa Baik ziurtatu duenez PSN, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda Ezkerraren artean lortutako programa akordioa ez da sozialistek Navarra Sumarekin negoziatzeko edo ituna egiteko ate faltsua. Koalizioak María Chivite buruzagi sozialistaren hitzak egokiak izan ez direla salatu du, azken egunetan adostu denaren irakurketa okerra egiten baitu.

PSNk jakin beharra du Geroa Bai ez dagoela prest lortu den programa akordioa sozialistek Navarra Sumarekin ituna egiteko erabiltzeko. Harritzekoa da gainera sozialistak beraiek izatea formakuntza kontserbadoreari eskua luzatzen diotenak, azken asteotan Navarra Suma osatzen duten indarren aldetik PSNren aurka entzundako hamarnaka adierazpenen ondoren.

Koalizioak azpimarratu duenez, Navarra Suma programa akordioan eroso egotea ez du ez ikusten ez eta nabaritzen, eta gogorarazi du lortutako aurreakordioa Uxue Barkosen Gobernuak azken legegintzaldian zehar hasitako proposamenetan oinarritzen dela hein handi batean, horien aurrean Navarra Sumak bere aurkakotasun guztia agertu izan duelarik.

Geroa Baik gainera salatu duenez, María Chivite buruzagi sozialistak ‘geldialdi’ egun batzuk eskatu zizkien programa akordioa negoziatzen aritu garen formakuntzei, horregatik Chiviteren adierazpenak arte eta desegokiagoak dira oraindik, eta ez dute ezertan laguntzen akordioetara iristeko beharreko konfiantza eraikitzen.

Izena eman gure buletina jasotzeko