Itzuli

PSN eta UPN-ren aitzakiak funtsik gabekoak eta ahulak direla deritzo Geroa Baik eta Ganuzaren dimisioa eskatu du Oncineda Kasua dela eta

Unai Hualde Unai Hualde

Unai Hualde Geroa Bairen Landa Garapenerako bozeramaileak, Pablo Ezkurra eta Ricardo Gómez de Segura Lizarrako Geroa Baiko zinegotziekin batera Oncineda kasuaren ondorioak analizatu ditu Nafarroako Kontseiluak emandako txostenaren ondoren, Oncinedako hitzarmenak eta proiektuaren eranskinak baliogabetu baititu horrek.

Lizarrako Udaletxean egindako prentsaurrekoan, Hualdek ziurtatu du “Oncineda kasuaren inguruan UPN eta PSNk emandako aitzakia funts gabe eta ahulen aurrean, egungo udal gobernuak Kontuen Ganberak ebatzitako txostenean esandakoa eta Nafarroako Kontseiluaren txostenean ebatzitakoa egin du”.

“Ondorioak argiak eta sendoak dira eta alkate ohiek burututako prozedimenduak legezkoak ez zirela argi eta garbi frogatzen dute, eta legez kontra joate horren ondorioz ekintzen baliogabetzera iritsi gara, hiriarentzako larriak ziren finantza ondorioak ekidinez zorionez, askotan salatu den moduan udal kontuen interbentziora iristeko arriskua baitzegoen”.

Parlamentariak gainera azpimarratu duenez, Nafarroako Kontseiluaren analisian frogatu denez “izenpetutako hitzarmen eta eranskinetan ez da berdintasun printzipioa gorde, ez eta interes orokorra ere, eta ez da administraritza zuzenaren printzipioa gorde ere”.

Gainera, “desjabetze alorrean ezarritako prozedimendua modu larrian ez da bete” nabarmendu du, Kontuen Ganbarak jada zioen moduan “ez dagoelako txosten tekniko edo juridikorik ez eta interbentzio txostenik alkate ohiek sinatutako hitzarmen eta eranskinei zilegitasuna emateko, eta ez dagoelako Tokiko Gobernu Batzarraren edo Udalbatzaren aldetik ekintza horiek babesten dituen akordiorik”.

Horregatik guztiagatik, Hualdek esan duenez “erantzukizunak eskatu behar zaizkie alkate ohiei eta euren alderdiei eta, Begoña Ganuzaren kasuan, gaur egun UPNko zinegotzia eta parlamentaria dena, aurretik esandakoarekin argi eta garbi dimititu beharko luke”.

PABLO EZKURRA: “BEHIN ZATARKERKIA HAU ARGITUTA, EGIN ZITEKEEN BAKARRA EGIN DENA DA”

Bere aldetik, Pablo Ezkurra Geroa Baiko Ogasun zinegotziak azaldu duenez, gaur egun udal gobernu taldearen jarduera defendatu du, “zatarkeria hau aurkitu baitzuen, ez aurreko gobernu taldeak ohartarazita, sententzia baten bitartez alegia, gertatutakoaren ondorioak leuntzeko edo neutralizatzeko erabakiak hartzeko aukera egon zen 8 urte luzeko epearen ondoren gainera”.

Ezkurrak argudiatu duenez “kontua erraza da, hitzarmenen eranskinetan ezartzen denez, erreferentziazko hitzarmena sinatu eta 8 urteko gehienezko epea ezartzen da lursailak entregatzeko, eta azken hitzarmena 2007ko maiatzaren 14an sinatu zenez, 8 urteko gehiketa erraz batekin, erreferentziazko data horretatik abiatuz, entregatzeko epemuga 2015eko maiatzaren 14a da. Horregatik, agerikoa da epea hauteskundeen aurretik itxi zela, bai eta egungo gobernu taldeak kargua hartu baino lehen ere”.

Horregatik, “egin zitekeen gauza bakarra egin dena da, epemugara iritsitako hitzarmenak baliogabetzea, Nafarroako Kontseiluaren Ebazpena ezagutu ondoren azkenean lortu dena, eta beste aldetik, epemuga gainditu ondoren salaketa egin zuten bi eraikitzaileekin izenpetutako hitzarmenak baliogabetzea ere, desjabetze epaimahaiaren ebazpenari helegitea jarriz kalteak gutxitzen saiatuz”.

Gainera, Ibarrako berpartzelazioa egiten ari da, jabeei lursailak eman ahal izateko, UPNk agintean egon zen 8 urteetan zehar egin behar izan zuena alegia”.

Zinegotziak berretsi duenez “denbora guzti honetan zehar, Geroa Baik arduraz jokatu du eta, adibide moduan, 2018ko otsailean iragarri genuen udalerriko diru-kutsa soberakinaren erdia, 5,85 milioi euro, kasuaren balizko ondorioei aurre egiteko gordeko zela”.

Bere aldetik, Ricardo Gómez de Segura Geroa Baiko zinegotziak ziurtatu du 2008-2007 legegintzaldian udal talde guztiek “ilusioarekin” egin zutela lan Lizarrarentzako kirol baliabide on bat lortzeko proiektuan, hala ere, “Fernándezek (PSN) alkate ohi moduan eta eskumena zuten organoen kontroletik kanpo eranskinak sinatzeko moduarekin erabateko desadostasuna” agertu du.

“Hala ere, larriagoa da legegintzaldi aldaketarekin gertatu zena UPN hiriko Gobernura iristearekin”, azpimarratu du Gómez de Segurak. “Sententzia iritsi zenean jakin genuen UPNren gelditasun prozesu guztiaren berri. Sententziaren ondoren balio justuaren epaimahaia eratzen da, non saltzaileak emandako kanpoko tasazioa ontzat ematen den, metro koadroko 43 eurotik 108 eurora igoz”, ziurtatu du Gómez de Segurak.

Izena eman gure buletina jasotzeko