Itzuli

PSN-k eta Izquierda-Ezkerrak zerrenda bakarraren aurkako legeari aurkeztutako zuzenketek bi azterketa bi egun ezberdinetan egiteko aukera bermatzen ez duela salatu du Geroa Baik

Isabel Aranburu Isabel Aranburu

PSNk eta Izquierda-Ezkerrak zerrenda bakarra ekiditea bilatzen duen lege sozialistari aurkeztutako zuzenketak salatu ditu Geroa Baik, ez duelako bermatzen pertsona elebidunek bi azterketa bi egun ezberdinetan egiteko aukera.

Isabel Aranburu Hezkuntza bozeramailean aburuz, aurkeztutako zuzenketekin “frogaturik geratu da bi formakuntzek UPNren sistema baztertzaile eta bereiztailea mantentzearen alde egiten dutela, nahiz eta Izquierda-Ezkerrak aurkakoa agertu izan behin baino gehiagotan”.

Aranburuk gogorarazi duenez Geroa Bai beti agertu izan da zerrenda bakarraren alde, gaitasun gehien duten pertsonek irakasle plaza lortzea bermatzeko bide hoberena delako beste interesen gainetik, hezkuntza kalitatearen hobekuntzan eragina duelarik gainera.

Azkenik, koalizioaren Hezkuntza bozeramaileak deitoratu duenez, “Nafarroan elebidunak diren pertsonen aurkako erasoa”  onartuko da bihar. “Tamalgarria da euskara eta gaztelera dakiten pertsonen aurkako bazterkeria ekarriko duen lege bat onartzea, eta modu horretan ezagutzak zigortzea”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko