PSN-k ziurtatzen duen moduan euskal Y Ezkiotik lotzeak “akuiferoak lehertzea” ekarriko ote duen galdetu dio Barkosek Ministerioari
Oscar Puente buru duen Departamentuaren azterlan teknikoen ondorioak ezagutzeko galdera sorta bat erregistratu du Goi Ganberan, ondorio horiek ez baitira adierazpen hauek agertu arte ezagutu
Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioari zuzenduriko galdera sorta bat erregistratu du, Oscar Puente buru duen Departamentuak Nafarroa eta Euskal Y trenbidez lotzeari buruz egiten ari dituen azterlan teknikoen ondorioak zeintzuk diren ezagutzeko helburuarekin.
Ramón Alzorriz Foru Parlamentuan PSNren bozeramaileak gaur egindako adierazpenetan dago ekimen honen jatorria, honek Ezkioko aukera baztertu egin baitu Euskal Y “Gasteizetik izango da edo ez da izango” ziurtatu ondoren, bai eta “ez dela bideragarria Aralarko mendizerra zulatzea eta bertako akuiferoak lehertzea” eta “ez dela bideragarria ez fisikoki ez eta ekonomikoki ere”.
Ziurtapen hauen aurrean, Barkosek Garraio Ministerioari galdera zuzentzen dio “Nafarroa eta Euskal Y trenbidez Ezkiotik lotzeko aukera aztertzeko burutzen ari diren prospekzioen amaiera data” zein den ezagutzeko.
Era berean, foru senatariak jakin nahi du “zeintzuk diren prospekzio horien ezaugarriak eta ondorioak”, bai eta “eskatutako ondorio horien artean «akuiferoak lehertu» adierazpena ote dagoen egiaztatzea”.
Halaber, “aipatutako ondorio horietan Pajareseko Tunelarekin alderaketen erreferentzia zehatzak” eskatu dizkio Barkosek Ministerioari, bai eta “aipatutako obraren kostu ekonomikoaren bideragarritasun ezari” erreferentzia zehatzak ere.
Azkenik, Geroa Baiko senatariak Garraio Ministerioari galdera egiten dio “aipatutako ondorio horiek ardurapeko administraritzei (Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza) noiz bidali zaizkien” jakiteko.
Uxue Barkos