Itzuli

Rafa Eraso Salazar, Ribaforadako alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia

    Rafael Eraso Rafael Eraso

    Rafa Eraso izango da Ribaforadako Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia. Ezkondua eta bi alabarekin, Iruñean jaioa izan arren duela 34 urtetik hona bizi da Ribaforadan. 2011 urteaz geroztik zinegotzia izan da, bai eta foru parlamentaria ere 2015-2019 legegintzaldian.

    Eraso buru izango duen zerrendak helburu nagusia du, “Ribaforadaren garapenenean aurrera egiten jarraitu”. “Garapen horrek, gure udalerrian, Geroa Bairen udal taldearen ekarpen nabarmenak izan ditu azken legegintzaldietan, bai eta lurraldea mesedetzeko eta bultzada emateko neurrien alde modu tinkoan egin duen parlamentu talde sendo batenak ere”, ziurtatu du koalizioaren alkategaiak.

    “Neurri aurrerakoien aldeko eta pertsonentzako arreta lehenetsiko duen udal politikaren aldeko apustu erreal eta sendoa da Ribaforadan Geroa Bairen aukera”, azpimarratu du.

    Zentzu honetan, Erasok gogorarazi du “Geroa Baitik udal politikagintzari egin zaion ekarpena beti izan dela, izaten jarraitzen duela eta izango dela Ribaforadako bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko neurriak finkatzea, eta horretarako babes soziala izan dugu 2011 urtean herritarrek Udalbatzan lehen aldiz eseri gintuztenetik”.

    “Talde elkarrizketatzailea, proaktiboa eta, beharrezkoa denean, kritikoa izan gara. Baina emaitzarik hoberena lortzeko premisatik beti”, ziurtatu du koalizioaren hautagaiak.

    “Ribaforadan Geroa Bai osatzen dugun pertsonok gure udal eskaintza beharrezkoa dela eta horrela ulertuko dela zinez uste dugu, orain arte bezala gure bizilagunek hala ulertu baitute ere”, azaldu du.

    Geroa Bairen alkategaiak azaldu duenez “Ribaforada Erriberako beste udalerrien antzekoa da, herritarren ehuneko handi bat 70 urtetik gorako adinekoekin eta herritar migranteen ehuneko handi batekin ere”. “Ekintza politikotik erantzuna eman behar zaien herritarren segmentuak dira hauek”, defendatu du.

    Era honetan, egoera hauei erantzuna emateko Geroa Baik landu nahi dituen bi esparru zehatz nabarmendu ditu Rafa Erasok: “adineko pertsonei arreta hoberena ematea bilatu eta etxebizitzaren arazoari konponbidea, dela eraikuntza berrikoa edo alokairuzko etxebizitza”.

    Bestalde, Erasok azaldu duenez “Ribaforadak udal jabetzakoa den lurzorurik ez du industriaren garapenerako, horrek imajinaziozko formulak bilatzera behartzen gaituelarik gure garapenerako helburu nagusia den hau lortzeko”. “Formula publiko-pribatuak beharko dira, halabeharrez Foru Administraritzaren babesa izan beharko dutenak”, azpimarratu du.

    Azkenik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketen bitartez eta Geroa Bairen parlamentu taldearekin lankidetzan, udalerriarentzako inbertsioak lortzeko urte hauetan zehar frogatu duen ekintza gaitasuna balioetsi du Ribaforadako Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaiak.

    Honakoak izan dira, besteak beste, udalerriarentzako lortutako inbertsioak: Udal polikiroldegia indarrean dagoen araudira egokitzea (100.000 euro), Mirador de Bardenas-en mugikortasun urriko pertsonentzako haur-parkea (25.000 euro), udal aterpetxea altzariz hornitzea (30.000 euro) edo Mirador de Bardenas-en haur-parkeko estaldura (50.000 euro).

    2023 urte honetan gainera, parlamentu taldearekin batera burututako lanari esker, eraikin eta espazio publikoen irisgarritasuna hobetzeko ekintzak burutuko dira (50.000 euro), autokarabanentzako aparkaleku bat egingo da (40.000 euro) edo San Bartolomé LBHIK-ko polikiroldegian hobekuntzak (20.000 euro).

    Izena eman gure buletina jasotzeko