Ribaforadako Geroa Baik Institutua eraikitzeko obren lizentzia behingoz eman dezan eskatu dio alkateari
Ribaforadako Geroa Baik alkateari eta bere gobernu taldeari eskatu dio “institutua eraikitzeko obren lizentzia behingoz eman dezan eta herriarentzako bai eta eskualdearentzako berebiziko garrantzia duen proiektu honi oztopoak jartzeari utzi diezaion”.
Geroa Baik gainera salatu duenez, Ribaforadako alkateak “tentsioa eta urduritasuna sortu nahi ditu herritarren artean Institutuaren eraikuntza dela eta”. Rafa Eraso Geroa Bairen alkategaiak azpimarratu duenez, “ezin dugu ulertu Ribaforadarentzako eta eskualdearentzako onuragarria den ekimen baten gautzea, institutuaren eraikuntza alegia, PSNk nola erabil dezakeen hauteskundeei begira eta jaurtitzeko arma moduan”.
“Zein interes dago PSNren aldetik herritarren onurarako den neurri sozial honek dakarren berri ona zikintzeko? Hauteskunde eta alderdi interesetik bakarri uler dezakegu, eta ez interes orokorretik”, azpimarratu du Erasok.
Geroa Bairen hautagaiak gogorarazi du Nafarroako Gobernuak 4.3 milioi euro inbertituko dituela institutuaren eraikuntzan. “Urritik ezagutzen dugu proiektua, eta talde politiko guztiek dakigu bere eraikuntzak atzerapenak egon zitezkeela. Onartezina dena da alkateak atzerapen horiek herritarrak engainatzeko erabiltzea eta institutua eraikitzeko borondaterik ez dagoenaren ideia faltsua herritarrei helaraztea”, gaineratu du.
Erasok herritarrei lasaitasun mezua helarazi die, “Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoei heltzen jarraituko duelako, osasun etxearekin egin zuen bezala eta institutuarekin egingo duen moduan”. “Ez dugu lau boto irabazteko gerra alderdikoian sartzeko asmorik, baina Ribaforadako alkatearen manipulazioak salatzeari ezin diogu utzi”, amaitu du Geroa Baiko hautagaiak.
Rafael Eraso